Barcelona (aulkia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barcelona (aulkia)
Barcelona1.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea1929
Ezaugarriak
Dimentsioak75 (altuera) cm × 75 (zabalera) cm × 75 (sakonera horizontalean) cm × 800 (lodiera) mm
Pisua49 libra
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Ekoizpena
DiseinatzaileaLudwig Mies van der Rohe eta Lilly Reich

Barcelona aulkia Mies van der Rohe eta Lilly Reichek diseinatutako aulkia da.  1929ko Nazioarteko Erakusketan (Bartzelonan egin zen)Alemaniako Pabilioian erakutsi eta erabiltzeko sprtu zen. Hala ere, lehen erabilpen dokumentatua Villa Tugendhat-en kokatzen da, Mies van der Rohek Brno-n (Txekia) diseinatutako egoitza pribatuan[1].

1950eko hamarkadatik aurrera, Barcelona aulkiak mundu osoko zenbait altzari ekoizlek fabrikatzen eta merkaturatzen dituzte izen desberdinekin saltzen direlarik. 

1981ean, arkitektura modernoari buruzko liburu batean Tom Wolfek "aulki baten ideal platonikoa" deitu zion Barcelona eserlekuari. Arkitekto gazteen bulegoetan ezinbesteko objektua zela iritzi zion Wolfek[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Tugendhat Villa in Brno» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
  2. «From Bauhaus to Our House» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]