Edukira joan

Barebacking (sexu ekintza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barebacking, preserbatiborik gabe izandako sexu-harremanak, batez ere uzki-sexuan.

Barebacking edo bareback ingelesezko terminoak, oro har, preserbatiborik gabe mantentzen diren sexu-harremanei egiten die erreferentzia, batez ere uzki-sexuan. Gay-komunitatearen barruan sortu zen argot ingelesa da; terminoaren erabilera hedatu egin da eta kondoirik erabiltzen ez den edozein sexu-ekintza hartzen du barnean.[1] Kontu hartu behar da sexu-mota hori praktikatua izan dela bai emakume-gizon, emakume-emakume, bai gizon-gizon harremanetan.

Barebackean dabiltzanek kitzikadura sentitzen dute sexua preserbatiborik edo kondoirik gabe praktikatzean.[2]

Praktika hori sexu seguruaren aurkakoa da, eta, beraz, ez da gomendatzen noizbehinkako sexua egiten dutenentzat, ezezagunekin kontaktuan egoteagatik sexu-transmisiozko infekzioa izateko arrisku handia dagoelako.

Ingeles hitza zaldien mundutik dator, barebacking hitzak «aulkirik gabeko zaldian ibiltzea» esan nahi baitu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ https://dictionary.cambridge.org/es/diccionario/ingles/barebacking
  2. ↑ Freeman, Gregory A. «In Search of Death». www.rollingstone.com.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]