Bargota

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bargota

 Nafarroa Garaia
Bargotaren ikuspegia.
Bargotaren ikuspegia.
Bargotako bandera

Bargotako armarria

Izen ofiziala Bargota
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Vianaldea
Alkatea Gregorio García Mendaza
(kudeaketa batzordea)
Herritarra bargotar
Koordenatuak 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.56111°N 2.31194°W / 42.56111; -2.31194Koordenatuak: 42°33′40″N 2°18′43″W / 42.56111°N 2.31194°W / 42.56111; -2.31194

Navarra - Mapa municipal Bargota.svg

Eremua 25,42 km2
Garaiera 587 m
Distantzia 74 km Iruñera
Posta kodea 31229
Biztanleria 312 bizt. (2012)
Dentsitatea 12,27 bizt./km²

Bargota[1] Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatutakoa. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora kokatzen da eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 312 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargota Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerreko errepidea hartu, eta hiru kilometro ibili ondoren Bargotara heltzen da.

Honako udalerriak ditu mugakide: Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana; ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia; iparraldean Torralba del Rio; eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargotak klima mediterraneoaren eta atlantiarraren arteko trantzisioko klima dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten dira eta udalerriko gunerik menditsuenetan prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunea zein den.

Jatorrizko landareditik ametz eta haritzen batek baino ez dirau, artea erabat galdu zen nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako plaza.
Bargota 1956. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategian aurkiturikoak dira. "El Castejon" zeramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen. Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Santxo VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.

Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Santxo VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta, ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independente bihurtu zen.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bargotako aztia»

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[3]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[4].

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza: estilo gotiko-errenazentistako eliza da, 1550. urtean eraikia. Jatorrizko egitura osorik mantentzen da. Barruan, Esklabotzako Ama Birjina dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargotako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
615 622 633 668 703 745 792 731 586 455 423 368 359

2008ko erroldaren arabera, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren inguruko laborantza lurrak.

Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.

Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 Marta García Llorens Kudeaketa batzordea (k.b.)
2003-2006 Saturnino Fernández k.b.
2006-2007 Gregorio García Mendaza k.b.
2007-2011 Gregorio García Mendaza k.b.
2011- Gregorio García Mendaza k.b.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan ez da zerrendarik aurkeztu[5]. 2006an kudeaketa batzordearen izenean kargua hartu zuenetik herriko alkatea Gregorio García Mendaza da; beste sei lagun ere zinegotziak dira[6].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Errege kalea, 22

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargotako zelaiak.

Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.

ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.

Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bargotako aztia»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bargota
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa