Bari
Bari (ˈbaːri ahoskatua; bertoko napolieraz: Bare, ˈbæːrə ahoskatua; latinez: Barium) Italiako hego-ekialdean dagoen hiria da, izen bereko probintziaren eta Apulia (Puglia) eskualdearen hiriburua. 2004an 328.458 biztanle zituen. Itsaso Adriatikoaren kostaldean dago kokatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peuzetiarrek sortu zuten, eta erromatarren garaian loratu zen. Erromatarrek Ekialdearekiko merkataritza trafikoentzako zuen kokapen estrategikoa aprobetxatu zuten.
Erdi Aroan lonbardiarrek, bizantziarrek eta sarrazenoek bere jabetza izateko lehiatu zuten. IX. mendean musulmanek konkistatu zuten, eta emirerri bat ezarri zuten hirian 847-871 urteetan.[1] Basilio Handia enperadore bizantziarrak Italiaren hegoaldea errekonkistaren garaian, 871. urtean Luis II.a enperadore frankoak eta Nizetas almirante greziarrak, eslaviar talde batzuen eta hiri dalmaziarren flota baten laguntzarekin, hiria konkistatu zuten. Luis II.aren eta bizantziarren arteko aliantza hautsi ondoren,[2] azken hauek hiria 876an bereganatu zuten.[3]
1100 inguruan garapen handia izan zuen zentro erlijioso gisa, San Nikolasi eskainitako basilika eraiki ondoren. Gurutzadek eta Frederiko II.aren erregealdiak beste bultzada ekonomiko bat eman zioten hiriari. Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoan, Bari |anjoutarren, Aragoiko Koroaren (geroago Monarkia Hispanikoaren) eta veneziarren mende egon zen.
1813an, hiria bere harresietatik haratago hedatzen hasi zen. Horrela, hazkunde demografiko azkarra izan zuen, 94.000 biztanle izatera iritsi baitzen 1900 inguruan eta 400.000 biztanle izatera 1970eko hamarkadan.
Bigarren Mundu Gerran, Bariko portuak bi hondamendi garrantzitsu jasan zituen. 1943ko abenduaren 2an, Luftwaffe alemaniarraren ustekabeko eraso batek portuan ainguratuta zeuden 28 ontzi aliatu hondoratu eta beste 12 matxuratu zituen. Ontzietako batek ziape-gasezko bonben kargamentu sekretu bat zeraman. Arma kimiko horrek 89 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen.[4] Gerraren azken asteetan, 1945eko apirilaren 9an, itsasontzi estatubatuar batek eztanda egin zuen portuan. Hedapen-uhinak 300 hildako baino gehiago eragin zituen eta gune historikoa larriki kaltetu zuen, katedrala, San Nikolas basilika eta eliza errusiarra barne.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bariko alde zahar historikoan, Bari Vecchia delakoan:
- Bariko gaztelua: normandiarrek 1000 inguruan eraikia eta Frederiko II.ak 1233an guztiz zaharberritua.
- San Sabinoren katedral-basilika, 1170 eta 1178 artean eraikia.
- San Nikolasen basilika, 1087an sortua.
Hiriaren zabalkundean:
- Palazzo Mincuzzi, merkatal-gunea
- Palazzo della Provincia, gobernu-eraikina
- Ponte Adriatico zubia.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Barrutia | Auzoak |
|---|---|
| I | Palese Macchie eta Santo Spirito-Catino-San Pio |
| II | San Paolo eta Stanic |
| III | Picone eta Poggiofranco |
| IV | Carbonara-Santa Rita, Ceglie del Campo eta Loseto |
| V | Japigia, Torre a Mare eta San Giorgio |
| VI | Carrassi, San Pasquale eta Mungivacca |
| VII | Madonnella |
| VIII | Libertà eta Marconi-San Girolamo-Fesca |
| IX | Murat eta San Nicola |
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.1 | 12.7 | 14.7 | 17.9 | 22.2 | 25.8 | 28.4 | 28.3 | 25.4 | 21.0 | 17.1 | 13.5 | 19.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.0 | 5.3 | 6.7 | 9.0 | 12.9 | 16.6 | 19.1 | 19.1 | 16.5 | 12.8 | 9.1 | 6.4 | 11.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50.8 | 57.2 | 52.1 | 47.4 | 36.7 | 32.0 | 27.0 | 39.3 | 62.0 | 64.6 | 54.1 | 63.0 | 586.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 7.3 | 7.9 | 7.3 | 6.5 | 5.1 | 4.5 | 2.6 | 3.7 | 5.1 | 6.4 | 6.7 | 8.2 | 71.3 |
| Hezetasuna (%) | 77 | 74 | 72 | 68 | 68 | 65 | 64 | 65 | 68 | 72 | 76 | 78 | 70.6 |
| Iturria: Servizio Meteorologico[5] | |||||||||||||
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AS Bari, futbol taldea.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Licia Albanese, sopranoa
- Thiago Alcántara Do Nascimento, futbolaria
- Mario Nuzzolese, kazetaria
- Francesco Rossi, (1650-1725) opera konpositorea
- Giovanni Laterza, editorea
- Guido Marzulli, margolaria
- Gianrico Carofiglio, egilea
- Marco Misciagna, biola-jotzailea eta biolin-jotzailea
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barik honako hiri senidetuak ditu:[6]
- Banja Luka, Bosnia-Herzegovina
- Batumi, Georgia
- Korfu, Grezia
- Durrës, Albania
- Guangzhou, Txina
- Kostroma, Errusia
- Mar del Plata, Argentina
- Monte Sant'Angelo, Italia
- Palma Mallorcakoa, Espainia
- Patras, Grezia
- San Giovanni Rotondo, Italia
- Słupsk, Polonia
- Szczecin, Polonia
- Sumqayit, Azerbaijan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ MUSCA, Giosuè, L'emirato di Bari: 847-871, Dedalo, Bari, 1964; DUTOUR, Thierry (2003), La ciudad medieval. Orígenes y triunfo de la Europa urbana, Paidós, Buenos Aires, 2005, 83.. orr. ISBN 950-12-5043-1
- ↑ HECHT, Winfried (1973), "El Renacimiento macedónico", MAIER, Franz Georg (ed.), Bizancio, Siglo XXI, Mexiko, 2000, 179. orr. ISBN 968-23-0496-2
- ↑ PATLAGEAN, Evelyne (1982), "El renacimiento en el Este (mediados del siglo IX - mediados del siglo X)", FOSSIER, Robert (ed.), La Edad Media: 1. La formación del mundo medieval, 350-950, Crítica, Bartzelona, 1988, 349.. orr. ISBN 84-7423-352-6
- ↑ (Italieraz) Bari 2 dicembre 1943, inferno velenoso. Una storia tragica e segreta. .
- ↑ Servizio Meteorologico. (2012-8-18). Bari. .
- ↑ (Italieraz) «I sedici gemellaggi di Bari» Quotidiano di Bari 2017-07-11.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
