Edukira joan

Bari-Palese aireportua

Koordenatuak: 41°08′20″N 16°45′38″E / 41.1389°N 16.7606°E / 41.1389; 16.7606
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bari-Palese aireportua
IATA: BRI • ICAO: LIBD Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Apulia
Italiako hiri metropolitarracittà metropolitana di Bari
Italiako udalerriBari
Koordenatuak41°08′20″N 16°45′38″E / 41.1389°N 16.7606°E / 41.1389; 16.7606
Map
Altitudea58,41 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1914
KudeatzaileaAeroporti di Puglia Aeroporti di Puglia
Izenaren jatorriaBari
Joan Paulo II.a
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
07/25Asfalto2.440 m45 m
Zerbitzu hiriaBari
Geltokia <Linea> Geltokia
Europa railway halt (en) Itzuli
Bari metropolitan railway serviceterminus
Webgune ofiziala

Bari-Palese "Karol Wojtyła" nazioarteko aireportua (italieraz: Aeroporto internazionale di Bari-Palese "Karol Wojtyła") (IATA: BRI, ICAO: LIBD) Bariko hiria zerbitzatzen duen nazioarteko aireportua da. Izen bereko auzotik gertu dagoenez, Palese Macchieko aireportua (italieraz: Aeroporto di Palese Macchie) izenez ere ezaguna da. 2017an 4.673.652 pertsonek erabili zuten.[1]

2005-2006an, aireportu-instalazioak hobetu egin zituzten, bidaiarientzako terminal berri bat ireki baitzuten, ontziratzeko lau zubi, kontrol-dorre berri bat eta altuerako aparkaleku bat dituena.

Bariko aireportua aireportu militarra izan zen hasieran, Bariko kanpoaldean. 1960ko hamarkadan hegaldi zibilei ireki zitzaien eta Alitaliak Erroma, Catania, Palermo, Ancona eta Veneziara hegaldi zibil erregularrak egiteari ekin zion. Ibilbideak geroago ATIk egin zituen, Fokker F27 bat erabiliz. ATIk DC-9-30 berria martxan jarri zuenean, pista berri bat eraikitzea beharrezkoa bihurtu zen, eta gune militarra bidaiarien terminal gisa erabili zuten.

1981ean eraikuntza berri bat osatu zen, hasieran karga-terminal gisa funtzionatzeko pentsatu zena, baina azkenean bidaiarien terminal berria bihurtu zen. 1990ean, Munduko Futbol Txapelketa zela eta, pista handitu egin zen eta terminala hobetu egin zuten, 2000 arte berritu gabe.

Hala ere, trafikoaren hazkundeak aireportuko azpiegituren mugak erakutsi zituen, eta 2002an bidaiarientzako terminal berri bat eraikitzeko lehen urratsa eman zen. Une horretan bertan, hegaldi-azpiegiturak (aireontzien plataforma, pista, etab.) hobetu egin ziren. 2005ean, terminal berria amaituta zegoen eta bidaiarientzat ireki zen.

2005ean, kontrol-dorre berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren, eta hurrengo urtera arte iraun zuten. 2006an pista zabaltzeari ekin zitzaion, eta 2007an terminala handitzeko planak onartu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Garraioa Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.