Edukira joan

Barinatxe

Barinatxe
Datu orokorrak
Motahondartza nudista eta golden sand beach (en) Itzuli
Luzera752 m
Zabalera260 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′57″N 3°00′22″W / 43.3824°N 3.0061°W / 43.3824; -3.0061

Barinatxe[1] Bizkaiko hondartza da, Sopela eta Getxoko udalerrietan kokatua. Askotan gaztelaniazko «la Salvaje» izenaz ere ezaguna, urbanizatu barik dagoelako. Atzealdean 20 m-tako duna dauka, labarrean gora igotzen doana eta azken urteotan duna-landarediaz birkolonizatzen hasi dena.

Hondartza honen ezaugarri garrantzitsu bat, olatuen indarraz gain, hondartza nudista izatean datza. Ohituraz, Getxoko aldea baino ez da nudista; baina izan ere hondartza osoan zehar egoten da jendea biluzik. 752m-tako luzera du eta batez besteko 80m-tako zabalera. Itsasgora denean 61.489 m2-tako azalera du eta itsasbehera denean 198.009 m2-takoa.

Sakontzeko, irakurri: «surf»

Oro har, hondartza hau egokia da surf egiteko itsasgora eta tarteko itsasaldietan, eta hondoko itsasoko 1–2 m arteko olatuez. Hondartzaren eskumako herenean hondoa flysch arrokez osatuta dago. Hemengo spot-ean («la triangu» deitua) olatuak luzeak dira eta leunki urratzen dute. Bestelako aldean hondoa hareazkoa da eta olatuek beach break arruntaz urratzen dute. Gune hau egokia da surfean ikasteko.

Lasterketa nudista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Sopelako lasterketa nudista»

Iraileko bigarren edo hirugarren astean egiten den ekitaldi kultural garrantzitsua da. Hondartzatik zehar korrika egiten den lasterketa bat da. Berezitasuna biluzik egiten dela da. Urtero jende askok hartzen du parte eta hainbat komunikabideetan agertzen da.

Euskal Naturista Elkarteak (ENEk) antolatzen du eta izen ofiziala «Patxi Ros saria» da.

Ibilbidea 5.000 m-takoa da nagusientzako eta laburragoa umeentzako. Sei kategoria daude parte-hartzaileen artean: Gizonezkoak, Emakumezkoak, «Beteranoak», Umeak eta elkarteko kideen artean Gizonezkoak eta Emakumezkoak. Saria sinbolo ba izaten ohi da: kategoria bakoitzeko lehenengo hirurentzako garaikur bat eta opariak parte-hartzaile guztientzako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]