Edukira joan

Barne-arkitektura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barne-arkitekturak esan nahi du lehendik dagoen eraikuntza batetik abiatuta sortu den espazio baten diseinua, baita barnean gizakiak duen elkarrekintza ere. Diseinu arkitektoniko baten hasierako ideia ere izan daiteke, gero erabilera berriak hartzeko birdiseinatu egiten dena, edo diseinu arkitektoniko baten ebaluazioa, eraikin batean berrerabilpen moldagarria aplikatuz ("adaptive reuse"). Azken hori arkitektura irainkorraren praktiketako bat da, baliabideak mantentzea egitura bat birziklatuz diseinu berri bat egokituz. Tradizionalki, interiorismoa izan da giroen diseinuaren arte espaziala. Hala ere, barne-arkitekturaren bidez, eraikinen barnealdea diseinatzen da, espazioen giza erabileraren alderdi guztiez arduratuta, eta, beraz, barnealdearen diseinua eta dekorazioa hartzen ditu barnean.

Barne-arkitekturan, honako hauek aipa daitezke:

  • Eraikinen barrualdea diseinatzeko eta eraikitzeko artea eta zientzia, arkitekturako edo espazio fisikoaren antzeko adarretako profesional gisa.
  • Barne-arkitekto baten praktika, non arkitekturak esan nahi du zerbitzu profesionalak eskaintzea eraikin baten barrualdearen diseinuari eta eraikuntzari dagokionez, eta helburu nagusia giza okupazioa edo erabilera den.
  • Eraikinen barrualdea eta euren ezaugarri fisikoak deskribatzeko termino orokor bat, baita kanpoaldea ere.
  • Eraikinetan barnealdeak diseinatzeko eta eraikitzeko estilo edo metodo bat, eta haren ezaugarri fisikoak, kanpoaldearekin ere lotuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]