Baron Samedi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samedi Baroiaren irudikapen grafikoa.
Samedi Baroairen gurutzea.

Baron Samedi (euskaraz Samedi Baroia) Vudu erlijioko loa bat da. Frantsesez Samedi hitzak "larunbata" edo "zapatua" esan nahi du. Heriotzaren loa da, bere beste irudikapenak Cimetière Baroia, La Croix Baroia eta Kriminel Baroia direlarik. Maiz kopadun kapela, jaka beltza, begiondo hustuak eta sudurzuloak kotoizko tapoiez estaliak dituela irudikatzen da. Aurpegia garezur baten antzera zuriz margotua eta sudur ahoskeraz mintzatu ohi du. Guédé direlakoetako bat da, edota berraragitzepena edo aita espirituala. Bere emaztea Maman Brigitte loa da.

Samedi Baroia bidegurutzeetan zain egon ohi da, bertan hildakoen arimak Guineerako bidean baitoaz. Heriotzaren jainkoa izateaz gain, sexu jainkoa ere bada, zehazkiago sexu bortitza eta sadomasokismoaren jainkoa, eta sarritan sinbolo falikoez irudikatua da, izaera haragikoi eta ilun gisa deskribatua, bai eta ron edariarekiko berebiziko zaletasunaz ere. Berpizkudearen jainkoa ere bada, gizakiak hildakoen erresuman Baroiak bakarrik onartu baititzazke. Umore onez baldin badago bere jarraitzaileei bizitzen segitzea baimen diezaieke, aldiz petral edo umore txarrez baldin badago haien hilobiak azkarregi zulatu eta bizirik lurpera ditzake, edota are eta okerrago, zonbi bilakatu.

Epaile jakintsu eta maila handiko aztitzat jo ohi da. Bere jokaera lotsagabe eta libertinoa nabarmena da, gainontzeko izpirituei beti biraoak esan eta txantxa nazkagarriak eginez. Ankerra da eta umore sadikoa du. Maman Brigitte izeneko jainkosa ahaltsuaren ezkondua dago, baina maiz giza emakumeen atzetik ibili ohi da. Emakume birjina eta garbiak nahiago dituzten beste loa batzuek ez bezala, Baroiak maitale trebeak, emagalduak eta femme fatale direlakoak gogokoagoak ditu. Halere, Baroiak ez dio inongo emakume ederri bere maitasunik ukatuko. Bere libertinajea eta emaztearekiko etengabeko fideltasun eza sarri greziar mitologiako Zeus jainkoaren jarrerarekin parekatua da. Baroiak erretzea eta zurrut egitea oso atsegin du, bere ahoan zigarroa edota hatz hezurtsuetan ron botilarik gabe ikustea oso arraroa delarik.

Baroiak bere kontrolpean izpiritu legioa du. Izpiritu guzti hauek Baroiaren antzera jantziak doaz, eta heuren nagusi beltzaren antzera hildakoei mundu lurtiarrera iragaten laguntzen diete.

Samedi Baroiaren jatorria Mundu Berrian dago, ez Afrikan. Haitiko François "Papa Doc" Duvalier diktadorea Samedi Baroiareen antzera jantzi eta hark bezala sudur ahoskeraz mintzatzeagatik ezaguna zen, antzezpen guzti honek uharte hartako baserri giro edo landa eremuko biztanleria izutu eta zapaltzea lagundu ziolarik.

Bitxikeria gisa James Bond pertsonaiaren Live and let Die (1973) eta GoldenEye (1995) filmeetan agertzen da.

Veve.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]