Barrabas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrabas 1910eko marrazki baten arabera.

Barrabas (arameoz Bar Abbâ ( בר-אבא), aitaren semea) fikziozko Itun Berriko pertsonaia da. Testuetan azaltzen den arabera, "preso ospetsua" zen[1], Lukasen eta Markosen Ebanjelioen arabera, matxinada batean non homizidio bat gertatu zen, parte hartu zuen.[2] Jesus Nazaretekoaren prozesuan Pontzio Pilatosek, preso bat askatzeko Pazkoa ohitura jarraituz, bilduta zegoen jendetzari bata ala bestearen askatasuna eskaini zion. Jendeak, orduan, Barrabasen askatasuna eskatu zuen eta hor Jesusen heriotza erabaki zen.

Antisemitismoa

Mendetan Barrabasen historia judutarren aurka jokatzeko erabili izan da. Kondaira honen arabera judutar herriak berak Jesusen heriotza erabaki zuen eta, ondorioz, errudunak ziren.

Maccobyren teoria

Barrabasen historia nondik datorren ez dago batere garbi. Hyam Maccoby ikertzaile judutarrak hipotesis bat landu du hori azaltzeko. Maccobyren ustez Barrabas Jesusen izengoitia zen; haren otoitzak egiten zituenean beti "aita" hitzarekin hasten zen, hau da, "Abba", eta hortik izengoitia. Horren arabera, jendetza "Bar Abba" garrasika Pilatosengana joan zenean, berez, Jesus presoaren askatasuna eskatzen ari ziren. Teoria hau indartzeko eskuizkribu desberdinak erabili izan dira, besteak beste, Origenesek erabilitakoak non "Barrabàs" Iesous Ton Barabban, Jesus Bar Abba edo Jesús Aitaren Semearen etorrera iragartzen zen. Beraz, Barrabas Jesus bera izango zen eta sortutako kondaira itzulpen gaizto baten ondorioa izango litzateke.

Barrabas fikzioan

Fikzioaren ikuspuntutik, Itun Berriatik at, Barrabas oso pertsonaia aberats eta sinbolikoa izan da: interpretazio ugari izan ditu. Literaturan, zineman, musikan, sarritan erabili izan da.

Barrabas literaturan

Barrabas zineman

Erreferentziak

  1. (Jn 18, 40)
  2. (Mc 15,7; Lc 23,19)
  3. http://www.filmaffinity.com/es/film210592.html

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barrabas