Barrabil-zorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrabil-zorro
Scrotum warm and cold.jpg
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
testicular vein (en) Itzuli
gainazal inginaleko nodo-linfatikoak
Arteriaanterior scrotal arteries (en) Itzuli
Zainatesticular vein (en) Itzuli
Nerbioaposterior scrotal nerves (en) Itzuli
anterior scrotal nerves (en) Itzuli
genital branch of genitofemoral nerve (en) Itzuli
perineal branches of posterior femoral cutaneous nerve (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezscrotum
MeSHA05.360.444.661
TAA09.4.03.001 eta A09.4.03.004
FMA18252
Terminologia anatomikoa

Barrabil-zorroa[1] edo eskrotoa hainbat animalia arren ugal-aparatuko egitura anatomikoa da. Larruazal fin eta gihar leunez osatutako bi ganbaradun zaku bat da, zakilaren azpian eskegia. Ugaztun lurtar gehienek barrabil-zorroa dute. Eskuarki barrabil bat bestea baino beherago geratzen da, konpresioa ematekotan inpaktuaren indarra gutxitzeko. Perineoko errafea barrabil-zorroko trenkada lotzen duen larruazal zut eta txikia da, barrabil-zorroaren gainetik pixka bat altxatzen dena. Barrabil-zorro osoan zehar goitik behera hedatzen den lerro bat ematen du. Barrabil-zorroaren barruan fascia espermatikoa, barrabilak, epididimoa eta hodi deferentea biltzen dira. Itsas ugaztun gehienek ez dute barrabil-zorrorik kanpoaldean eta barrabilak abdomeneko barrunbe batean gordetzen dituzte, baita barrabiletako arteria, barrabiletako zaina eta plexo panpinformea. Gizakietan eta beste ugaztun batzuetan barrabil-zorroa ileekin estaltzen da nerabezaroan.

Emeengan egitura homologoa dira ezpain handiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «barrabil-zorro» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]