Edukira joan

Barrearen epidemia Tanganikan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrearen epidemia Tanganikan
Motaepidemia
sociogenic illness (en) Itzuli
Denbora-tarte1962ko urtarrilaren 30a - 1963
HerrialdeaTanganika

Barrearen epidemia 1962ko urtarrilaren 30ean, Tanganikan, Victoria aintzira ertzaren mendebaldean, gaur egungo Tanzanian, gertatu zen. Masa-histeriaren fenomenoa izan zen, MPI (mass psychogenic illness), ingelesezko siglekin ezaguna.[1]

Zabaldu izan den informazioaren arabera, eskolan barrez hasi zen neskato talde batek hasitako irria herrialdean zehar kutsatu zen. Barre-izurritea Kashashako neskentzako eskola misiolari batean. Hiru neskarekin hasi zen, eta nahierara zabaldu zen eskola osoan, 12 eta 18 urte bitarteko 159 neskatatik 95ei eragin zien.[2] Gaixoen sintomek ordu gutxi batzuetatik hamasei egunera arteko iraupena izan zuten. Eskola 1962ko martxoaren 18an itxi behar izan zuten. Eskola itxi eta ikasleak etxera bidali ondoren, izurritea Nshambara hedatu zen, neska batzuei ostatu ematen zien herri batera. Apirilean eta maiatzean, 217 lagunek barre-erasoak izan zituzten herrian, gehienak eskola-adineko haurrak eta heldu gazteak.

Izurritea sortu zen eskola itxi egin zen, eta haurrek eta gurasoek inguruetara transmititu zuten, beste eskola batzuetara, Kashashara bera, eta milaka pertsonak osatutako beste herri batera. Hasi eta sei eta hemezortzi hilabete bitartean, fenomenoa iraungi egin zen.

Kashashako eskola maiatzaren 21ean ireki zuten berriro, baina ekainaren amaieran itxi zuten berriro. Hilabete horretan, barre-izurritea Ramashenyeko emakumeentzako eskola ertainera hedatu zen, Bukobatik gertu, non 47 neskari eragin zien. Beste agerraldi bat Kanyangerekan izan zen, eta inguruko bi haur-eskola itxi zituzten.

Guztira 14 eskola itxi zituzten eta mila pertsona inguru kaltetu ziren.

Barrea, ordea, negarra eta aztoramenarekin batera, sintoma zerrenda baten elementu bat gehiago baizik ez zen, eta algara ez zen nahitaez pozarekin lotua. Zantzu guztien arabera, estres egoerek bultzatutako gaixotasun psikogeniko masiboa izan zen, hainbat hilabetez egunerokoa eten zuena. Independentzia eskuratu berri zuen herrialdeak, eta aro postkolonialean eskoletan ikasleek bizi zituzten talka soziokulturalak ugariak ziren, egoerak bezainbeste.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://psycnet.apa.org/record/1964-10388-001
  2. Hempelmann, Christian F. (2007ko martxoa). «The Laughter of the 1962 Tanganyika Laughter Epidemic» (abstract). HUMOR - International Journal of Humor Research 20 (1): 49-71. doi:10.1515/HUMOR.2007.003.[1]
  3. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/barrearen-epidemia-hasi-zen-tanganikan-gaur-egungo-tanzanian

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]