Barreiadura troposferiko


Barreiadura troposferikoa (ingelesez: Tropospheric scatter edo troposcatter) zerumugaz haraindiko komunikazio sistema da, mikrouhinak erabiltzen dituena.[1] Eremu eta klima baldintzen arabera, 300 kilometro eta gehiagoko irispidea dauka. 350 MHz eta 8400 MHz bitarteko maiztasuna duten irrati-uhinak baliatzen ditu, troposferaren goiko geruzak zeharkatzean aleatorioki barreiatzen direnak.
Mikrouhinen bidezko transmisio konbentzionalean, igorgailuak ikusmen-lerroan eduki behar du hargailua, eta 48-64 kilometro bitarteko irispidea izaten du. Distantzia handiagoak direnean, errelebo-estazioak beharrezkoak dira. Barreiadura troposferikoko sisteman, berriz, zerumugaren gainetik uhin-sorta estua igortzen da estazio hartzailerako norantzan. Uhin-sorta barreiatu egiten da goi-troposfera zeharkatzean, eta parte bat lurrerantz joaten da; horrek ahalbidetzen du estazio hartzaileak seinalea jaso dezan.[1]
1950eko hamarkadan sorturik, Troposcatter sistemak komunikazio militarrerako erabili ziren, 1970eko hamarkadan komunikazio-sateliteek ordeztu zituzten arte.[1] Era honetako instalazio militarrak izan ziren Nafarroa Garaiko Gorramendin eta Lapurdiko Artzamendin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Kopp, Carlo, Tropospheric Scatter Communications Systems, ausairpower.net
- ↑ Base americana en Gorramendi, elviajerohistorico.wordpress.com