Barrena (agerkaria)
Itxura
- Artikulu hau hedabideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Barrena (argipena)».
| Barrena (agerkaria) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | aldizkaria |
| Erabilitako hizkuntza | euskara |
| Historia | |
| Sorrera | 2025eko abenduaren 19a |
| Aurrekoak | Barren, Plaentxia.eus, Drogetenitturri eta Pil-pilean |
| webgune ofiziala | |
Barrena Gipuzkoako Debabarrena eskualdean 2025eko abenduan sortutako euskarazko hedabidea da. Ordura arteko tokiko lau agerkari ordezkatu zituen Barrenak bateratze ekintza batean: Mallabiko eta Ermuko Drogetenitturri, Soraluzeko Pil-pilean, Debako Berriketan eta Elgoibar eta Mendaroko Barren. Paperezko agerkari berria argitaratu zen aurrekoen ordez, Barrena astekaria, eta webgune batek ere (Barrena.eus) bateratu zituen Interneteko edukiak.[1]
Tokiko agerkari txikiago hauen atzeko euskara elkarteek bideratu zuten Barrenaren sorrera: Ermuko Euskal Birusak, Soraluzeko Pil-pilean elkarteak, Elgoibarko Izarrak eta Debako Zuhatza Euskara Elkarteak.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Barren. (2025-11-07). «Tokiko lau hedabidek Debabarreneko komunikabide berria sortu dute: 'Barrena' - Debabarrena» barren.eus (kontsulta data: 2025-12-17).
- ↑ Ermuko, Soraluzeko, Elgoibarko eta Debako euskara elkarteak. (2025-12-03). «"Geu izaten jarraitzeko" - Debabarrena» Plaentxia.eus (kontsulta data: 2025-12-17).