Barrika (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Barrika
 Bizkaia, Euskal Herria
Barrika-Biscay.jpg
Barrika itsasotik ikusita.
Barrikako bandera

Barrikako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Uribe Kosta
Izen ofiziala Barrika bandera.svg Barrika
Alkatea Roberto Muñoz García EAJlogo.jpg
Posta kodea 48.650
INE kodea 48014
Herritarra barrikoztarra
Kokapena
Koordenatuak 43° 24′ 24″ N, 2° 57′ 40″ W / 43.4066267°N,2.9609879°W / 43.4066267; -2.9609879Koordenatuak: 43° 24′ 24″ N, 2° 57′ 40″ W / 43.4066267°N,2.9609879°W / 43.4066267; -2.9609879
Barrika (herria) hemen kokatua: Bizkaia
Barrika (herria)
Barrika (herria)
Barrika (herria) (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 7,77 km2
Garaiera 75 metro
Distantzia 24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 1.561 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -4)
% 49,25 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,75
Dentsitatea 200,9 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 23,81
Zahartze tasa[1] % 22,12
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 39,66
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,11 (2011)
Genero desoreka[1] % 1,66 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,35 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 43,83 (2010)
Euskararen erabilera %13,4 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.barrika.net

Barrika Bizkaiko udalerria da, Uribe-Kosta eskualdean kokatuta. 7,36 km² ditu eta 2016. urtean 1.561 biztanle zituen.

Bizkaiko udalerri zaharrenetako bat omen da, bere jatorria Barrika etxearekin lotuta dago, Sancho Belak 496n sortua. Kostaldean eta Bilbotik gertu egoteak hazkunde demografiko handia ekarri dio XX. mende amaieran.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena eta sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrika Bizkaiko kostaldeko sartaldean dago, Uribe Kosta eskualdean. 80 metrotara dago itsasmailatik, eta 6,1 Km kostalde dauzka, Butroeko itsasadarrak dauzkan bi kilometroez gain. Biztanleria nahiko barreiatuta dago udalerritik, eta herrigune nagusi bi daude: Elexalde eta Barrika.

Bilbotik 24 kilometrotara dago eta komunikazio onak daude hiriburuarekin. Bilboko Metroa hurbil dago.

Iparraldean Bizkaiko golkoa dago, hegoaldean Plentzia eta Urduliz, mendebaldean Sopela eta ekialdean Butroe ibaiaren itsasadarra.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikako Elexalde auzoa.

Komunikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrika Bilborekin lotua dago Txorierriko korridoreko errepide sarearen bidez eta Bizkaiko eskualde honetan garatu den autobide sarearen bidez. Hiriburuarekin lotzen duten errepideak BI-634 (Getxotik) eta C-6311 (Andraka eta Plentziatik). Mungia eta Urdulizetik ere joan daiteke BI-2120 eta BI-3151 errepideetatik, hurrenez hurren.

Bilboko aireportua ere hurbil dago, Loiun, eta Bilboko superportua Nerbioiko itsasadarraren beste aldean dago, autobide sareak lotuta.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikak bere elizate izaera ondo mantendu zuen XX mendea ondo sartuta ere. Honek biztanleria udalerritik barreiatuta izatea ekarri zuen. Hala ere, herrigune osatuago bi sortu ziren. Udaletxea eta parrokia zeuden tokian lehen etxe bi gehiago baino ez zeuden.

Herrigune bi hauek garrantzia hartu dute azken garaietan, Bilbotik hurbil egoteak eta, oro har, inguruan dagoen bizi-kalitate onak biztanleriaren hazkunde handia ekarri baitute.

Auzoak, alde zahartzat jo litekeenik ez daukatenak Elexalde eta Goierri dira.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikako itsasbazterraren ikuspegia.

Barrikatik igarotzen den ibai nagusia Butroe da, herritik igaro orduko itsasadarra dena. Horren parean, badaude erreka txiki batzuk, Butroe edota itsasora doazenak.

Butroek Barrikan jasotzen dituen errekak honakoak dira:

  • Urgoso, Goierritik datorrena eta Lastarri baserrian zegoen errota bat mugitzen zuena.
  • Blaserrota, Gane mendian jaio eta Musrietatik pasatzen dena. Bekoerroeta eta Blaserrota mugitzen zituen.
  • Kukutxe, Butroe ibaian amaitzen da Ardantza baserri alboan. Learrota bolua mugitzen zuen.

Sopelara begira dagoen aldean:

  • Umoso, Gane mendian Agarre baserri alboan jaiotzen dena.
  • Lemosa, Goierriko Arteaga iturrian jaiotzen dena.
  • Errekalde, Kurtzio mendian sortu eta Zabaletxetik doana.

Hondartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikako kostaldean nagusi dira labandegiak, euren azpian hondartzak ere badirela. Plentziatik hurbil leunki jaisten da Txipio Ibarra deritzonera. Hiru hondartza daude udalerrian: Barrikakoa, Meñakoz eta Muriola.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labandegietatik Goierriraino badaude muino txiki ugari, 200 metrora heltzen ez direnak. Iparretik hegora gailur lerro batek udalerria arro bitan banatzen du, bata Butroi aldera isurtzen duena eta bestea Sopela aldera. Ur muga hori Gane (188 m) eta Kurtzio (139 m) mendiek ezartzen dute.

Mendi hauetako egiak leun jaisten dira ibarretara, eta nekazaritza eta abeltzaintzarako gune egokiak sortzen dituzte. Labandegiek eta mareapeko errasak garrantzi geologiko handia daukate eta mundu osoko ikerlariak erakartzen dituzte.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko ekonomia historikoki nekazaritzan, abeltzaintzan eta basoen ustiapenean oinarritu da. Biztanleriak, oro har, zeregin hauetan ziharduen baserrietan. Urbanizazio berrietara etorritako jendeak diru-sarrerak eskualdeko beste lekuetatik edota Bilbotik etortzea ekarri du. Turismoa diru-iturri garrantzitsu bilakatzen ari da.

Lehen sektorea izan da betidanik ekonomiaren oinarria, familia mailan. Baratze txikiak eta behiak ziren nagusi. Merkatu naturalak eskualdekoa eta Bilbokoa ziren. Basoek eta harrobiren batek osatzen zuten sektorea. Arrantzak garrantzia izan zuen, balearena barne.

Gaur egun sektore honek ez dauka lehengo garrantzirik, eta ez da familien diru iturri nagusia izaten.

Bigarren sektorea ez dago garatuta, industriaren bat izan arren.

Hirugarren sektoreari dagokionez, surfak turismoa ekarri du, eta horrek ostalaritza azpiegitura txikia sortarazi du. Bizkaiko kostaldeko alde honen burua, turismoari dagokionez, Plentzia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurtzioko aztarnategi arkeologikoko aurkikuntzek asturiense garaian lurralde horretan jendea bizi zela frogatzen dute. Aztarnategi honetan peza liktikoez hornitzen ziren.

Elizatearen antolaketa Erdi Aroko Lurralde Lauaren egituraketa politikoarekin baterakoa da. Sancho Velak bere leinu etxea sortu zuen Barrikan 496 urtean, hau Barrikaren sorburua izanik. Honi beste etexe batzuk gehitu zitzaizkion, Barrikako Jaunak zeritzenak bizi zirenetan.

XIII mendean Lope Diaz de Haro Bizkaiko Jaunak Herri Gutuna eman zion herriari. Bertan balearen arrantza aipatzen da. Arrantzaleak Plantziako Kofradoian zeuen.

Barrikak 51. jesarlekua eta boto zeuzkan Gernikako Batzar Nagusietan. Banderizo guden garaian oinaztarrekin bat egin zuen.

1837n 63 etexe zeuden elizatean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Roberto Muñoz García (EAJ) da Barrikako alkatea, José Madariagaren (EAJ) ondotik. Muñozek alkatetza lortu zuen bere taldearen eta iBarrikaren baiezko botoei esker (5), gehiengo osoaz. EH Bilduren alkategaiak 3, eta Sopela-Barrika Orainenak boz bakarra jaso zuten.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
4 / 9
284 (% 35,02)
3 / 8
263 (% 31,20)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 9
240 (% 29,59)
2 / 8
262 (% 31,08)
Barrikako Independienteak (IBARRIKA)
1 / 9
103 (% 12,70)
2 / 8
157 (% 18,62)
Ahora Sopela-Barrika Orain
1 / 9
71 (% 8,75)
Equo**
0 / 9
64 (% 7,89)
1 / 8
74 (% 8,78)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
26 (% 3,21)
0 / 8
37 (% 4,39)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
23 (% 2,84)
0 / 8
32 (% 3,80)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
0 / 8
18 (% 2,14)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
** 2011n Berdeak alderdia aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barriako eraikinen artean honakoak azpimarra daitezke:

  • Andra Mariaren parrokia eliza, 1052koa.
  • Pedro Gonzales Telmo Deunaren baseliza, 1733koa eta Arabaltza etxearen lurraldean.

Badira leinu etxe interesgarriak, esaterako Barrika, Txarta, Garramune, Barrikako Konteena eta Elordui Egoitza.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barrika (herria) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa