Bartolomeo Ammannati

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bartolomeo Ammannati

Bizitza
JaiotzaSettignano (en) Itzuli1511ko ekainaren 18a
Herrialdea Italia
HeriotzaFlorentzia1592ko apirilaren 13a (80 urte)
Hobiratze lekuaSan Giovannino degli Scolopi (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Laura Battiferri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Baccio Bandinelli
Jacopo Sansovino
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduamanierismoa

Bartolomeo Ammannati (Settignano, Florentzia, 1511ko ekainaren 18aFlorentzia, 1592ko apirilaren 13a) italiar arkitekto eta eskultore manierista izan zen. Baccio Bandinelli eta Jacopo Sansovinoren ikaslea izan zen, eta Michelangeloren estiloa imitatu zuen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisan Stagio Stagi eskultorea izan zuen irakasle. 1536 eta 1538 artean, Napoliko Santa Maria del Parto elizan dagoen Jacopo Sannazaroren hilobirako hiru estatua egin zituen. 1540an Florentzian kokaturik zegoen. Hiri horretan Baccio Bandinellirekin lan egin zuen baina, haserreturik bukatu zutenez, Veneziara joan zen. Han maisu izan zuen Jacopo Sansovinok eragin handia izan zuen bere obran[2].

1550ean Laura Battiferri olerkariarekin ezkondu zen. Erroman, Vasari eta Il Vignolarekin elkarlanean, Villa Giulia diseinatu zuen Julio III.a Aita Santuarentzat. Hau 1555ean hil ondoren, Ammannati Florentziara itzuli zen. Bertan, Vasariren itzalaren azpian, hainbat lan egin zituen Medicitarrentzat, hala nola, Piazza della Signoriako Neptunoren iturria. Neptunoren eskultura, nonbait, ez zen florentziarren gogokoa izan eta isekazko bertso hau jarri zioten: Ammannato, Ammannato, Che bel pezzo di marmo hai rovinato! (Ammanati, Ammanato, ze marmol puska ederra hondatu duzun!)[3]. Arkitekturari dagokionez, Cosimo I.a Medicik agindutako Palazzo Pittiren handitzea eta Santa Trinita zubia dira lanik aipagarrienak[2].

Florentzian hil zen, 1592ko apirilaren 13an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bartolomeo Ammannati Encyclopædia Britannica Eleventh Edition, 1911.
  2. a b Ammannati, Bartolomeo Museodelprado.es
  3. Palazzo Vecchio e Piazza della Signoria Associazioni.comune.firenze.it
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bartolomeo Ammannati Aldatu lotura Wikidatan