Basamortuko oti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basamortuko oti
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOrthoptera
FamiliaAcrididae
GeneroaSchistocerca
Espeziea Schistocerca gregaria
Forsskål, 1775
Banaketa mapa
Bsamortuko otiak Mendebaldeko Saharan.

Basamortuko otia edo Schistocerca gregaria Orthoptera ordenaren matxinsaltoa da. Intsektu honen izurriteek izugarrizko kalteak sortzen dituzte Afrikako, Asiako eta Ekialde Hurbileko herrialdetan. Nekazaritzan eragindako kalte horiek mendetan ezagutu dira; mundu osoko popularioaren %10a intsektu horren kalteak pairatzen dituela esan daiteke.

Izurriteak historian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu hauen galerak historikoki jaso izan dira. Biblian eta Koranen agertzen dira, esaterako. Intsektu horiek Etiopian hainbat goseteren larritasuna handitzen lagundu dutela dokumentatu da baita ere mendeetan zehar. XX. mendean, izurrite hau 1926-1934, 1940-1948, 1949-1963, 1967-1969 eta 1987-1989 urteetan gertatu zen. Kasu gehienetan aurretik zeuden janaria eskasiak areagotu zituzten.

Eragiten dituen kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau Schistocerca generoko espezieek sortutako izurrien arteko arriskutsuena da, azkar hegan egiteko eta distantzia luzeetara migratzeko duen gaitasunaren ondorioz. Urtean bi eta bost belaunaldi artean izaten ditzake. Etiopia (Tigray) eta Eritrearen iparraldeko altuerek espeziearen mugimenduak moteldu egiten dituzte Itsaso Gorriaren kostaldeko ugaltzeko guneetara. Izurrite potentziala Ekialdeko Afrikan sortzen da. Ekiditeko Eritrean eta Sudanen eragin behar da (Jahn 1993). 2004ko izurriak laborantza galera handiak eragin zituen Mendebaldeko Afrikan eta eragin negatiboa izan zuen eskualdean elikagaien segurtasunean. Espezieak bera bakarrik goseteen arduradun bakarra ez izan arren, egoerak okertzen asko laguntzen du.

Galerak laboreetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oti honek bere gorputz masaren gutxi gorabehera baliokidea kontsumitzen du egunero (2 gramu) landaretza berdearekin: hostoak, loreak, azala, zurtoinak, fruituak, haziak. Uzta guztiak eta uzta ez duten landareak arriskuan daude, besteak beste, Pennisetum glaucum, arroza, artoa, sorgoa, azukre-kanabera, garagarra, kotoia, fruta arbolak, Datil-palmondoak, barazkiak, belarra, akazia, pinua, banana. Gainera, intsektu honen kakak toxikoak dira gelditzen diren janariak jateko ezinezkoak gisa utzirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]