Basati on

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indigena eredugarri bat, indigena idealezatu bat (Benjamin Westen irudia).

Basati ona, basati noblea, basati zintzoa edo basati onaren mitoa Aro Modernoko europar literaturako eta pentsamenduko topiko bat da, non Amerikako, Afrikako eta, geroago, Ozeaniako populazio indigenak bertute askoren jabe ei diren: eskuzabalak, bakezaleak, zintzoak... Naturarekin harreman estua zuten indigena horiek, berez oso txintxoak eta oso bertutetsuak ziren sinesmen honen arabera, gizakiak bere jatorrizko egoera naturalean zirelako, zibilizazioak kutsatu baino lehenagoko gizakiak zirelako.

Europarrak, Amerika, Asia, Afrika eta geroago Ozeaniako indigenekin kontaktuan jaio zen mitoa. Aro Modernoan jaio eta hainbat idazkitan topiko bilakatu zen, humanismoaren osagarri ideologiko ohikoetako bat izan zen.

Mito hori, gaur egun ere, herri "zibilizatuen" eta "primitiboen" arteko harremanari buruz pertsona askok duten iruditeriaren parte da. Basati onaren ideiak gizakiak, beren egoera naturalean, interesik gabeak, baketsuak eta lasaiak direlako ustea jasotzen du, eta gutizia, antsietatea eta indarkeria bezalako gaitzak zibilizazioaren ondorio direlako ustea.

Ilustrazioan, 1755ean, Rousseau filosofo frantziarrak mito honi eutsi zion eta honako hau idatzi zuen: "Batzuek berehala ondorioztatu dute gizakia berez krudela dela, eta gizartea antolatzeko beharra dagoela, baina ez dago ezer gizakia bezain gozo, ez dago ezer gizakia jatorrizko egoeran dagoenean baino gozoago [...]" .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]