Basazalke
Basazalke | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Fabeae |
Generoa | Vicia |
Espeziea | Vicia cracca Linnaeus, 1753 |
Basazalkea[1] (Vicia cracca), aizkola edo xingila izenez ere ezaguna[2], Fabaceae familiako landare belarkara da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare igokaria da. zurtoin iletsuek 2 metro arteko altuera har dezakete. Hosto pinnatuak ditu, 12 foliolo artekoak, eta lotailuak dituzte amaieran. 40 lore arteko infloreszentziak ditu, urdin-moreak. Kaliza hodia baino luzeagoa da. Erlastarrak etortzen dira basazalkearen loreetara[3].
Lekaduna denez leka batean sortzen dira fruituak. 2 cm arteko lekak ateratzen ditu eta 6-8n hazi gordetzen ditu barnean[4].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toki hezeak atsegin ditu, ibai ertzak, bide ertzak, sasiak eta landutako soroak.
Europa ia guztiak aurkitzen da, 1950 m arteko altueran. Asia erdialde eta mendebaldean eta Afrika iparraldean ere bai. Ipar Amerikan sartutako espeziea da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «basazalke - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ (Ingelesez) van der Kooi, C. J.; Pen, I.; Staal, M.; Stavenga, D. G.; Elzenga, J. T. M.. (2016-01). Dafni, A. ed. «Competition for pollinators and intra‐communal spectral dissimilarity of flowers» Plant Biology 18 (1): 56–62. doi: . ISSN 1435-8603. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
- ↑ Webb, S.A., Parnell, J. and Doogue, D.. (1996). An Irish Flora. Dundalgen Press Ltd. Dundalk ISBN 0-85221-131-7..