Baschet anaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Baschet anaiak Frantziako bi anaia dira: François Baschet (Paris, Frantzia, 1920ko martxoaren 30a - Bartzelona, Katalunia, 2014ko otsailaren 10a) eta Bernard Baschet (Paris, Frantzia, 1917ko abuztuaren 24a). Bien artean soinu-eskultura mordoa asmatu zuten, tartean cristal Baschet bealako ez-ohiko musika tresnak asmatuz. François Baschet eskultorea zen, Bernard Baschet aldiz ingeniaria. Besteak beste, Baschet anaiek gitarra haizagarria, Aluminiozko pianoa eta beste musika tresna experimentalak sortzeaz gain, gazteentzako eduki pedagogikoekin osatutako material didaktiko ugaria sortu zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Françoisek artista izan nahi zuen, baina bere aitak artista bizitzak ekarriko zizkion nahigabeak oroi arazi zizkion. Hartara, enpresa gizon bihurtzeko ikasketak burutu zituen, nahiz pasiorik ez zuen sentitzen ikasitakoarekiko. Bere ikasketak bertan behera uztera behartu zuen Bigarren Mundu gerraren ondotik munduan zehar bidaiatzeari ekin zion. Gitarra eraman zuen lanabes gisara, baina eramangarriago bihurtze aldera bertsio haizagarria asmatu zuen. Parisera itzuli arte gitarra horrekin jotzen jarraitu zuen. Itzuli bezain laister bera eta bere anai ingeniaria, erdi eskultura erdi makina izan ziren musika tresnak asmatzen hasi ziren.

1952tik aurrera, Baschet anaiak musika tresnetan ikertzen hasi ziren eta beraien "soinuzko eskulturak" sortzeko. Entzungarri izateaz gain beraien asmakizunak ikusgarriak ziren, aluminioa, altzairua, tamaina ezberdinetako konoak... baina aldiberean edonork erabiltzeko moduko tresnak ziren.

1954ean, bi anaiek Jacques eta Yvonne Lasry ezagutu zituzten. Jacques pianojolea eta konposatzailea zen, Yvonne aldiz organista. Laurok, "Lasry-Baschet Sound Structures" izeneko laukotea sortu zuten. 1955ean eman zituzten lehenbiziko kontzertuak jendaurrean. Beraien arrakastak Jean Cocteauren Le Testament d'Orphée filmearen musika egitera eraman zituen. Taldeak birak egin zituen nazioartean, telebistan agerraldi ugariak eta ezagunak eginez. 1966an erakusketa garrantzitsu bat egin zuten Parisko Arte modernoaren museoan. 1960ko hamarkadan the Lasrytarrak Israelera emigratu zuten. Geroztik François Baschetek Michel Deneuve bezalako musikarien laguntzarkein jarraitu zuen lanean. 2014ko otsailaren 10ean hil zen, 93 urterekin Bartzelonan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Triptyque" Music for two cristals, sound structures and voice. CD 2012. EH 002 http://www.hopensemble.eu/Triptyque
  • "Polychrome"Music for four cristals, sound sculptures. KD 2006 EH 001 http://www.hopensemble.eu/Polychrome
  • Les Sculptures Sonores - The First Fifty Years, FMR Records, KD, 1999
  • 4 Espaces Sonores, Michel Deneuve, Alain Dumont, 1982
  • Structures for Sound, Museum of Modern Art, 10" binilozko diskoa, 1965

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frauensohn, Danièle and Deneuve, Michel. Bernard Baschet : Chercheur et sculpteur de sons. France: L'Harmattan, 2007. ISBN 978-2-296-04171-4
  • Mémoires sonores Yehudi Menuhinen hitzaurrearekin. France: L'Harmattan, 2007. ISBN 978-2-296-03383-2

References[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]