Base pare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Base-pare» orritik birbideratua)
Adeninatimina base parearen irudikapena.

Base parea edo base bikotea hidrogeno zubien bidez elkarri lotutako bi base nukleikoz osatutako unitatea da. ADNaren helize bikoitzaren oinarrizko blokea dira eta DNAren zein RNAren egitura tolestua sortzeko ezinbestekoak dira. Hidrogeno loturen eredu espezifikoari jarraituta, Watson-Crick-en base pareek (guanina-zitosina eta adenina-timina) egitura helikoidalari eusten diote. Base pareen egitura horrek informazio genetikoaren kopia erredundantea ematen du, DNAren hari bakoitzean kodetuta. Datuen errepikatze horri eta egituraren erregulartasunari esker, DNA material egokia da informazio genetikoa gordetzeko, eta base pareei esker, DNA polimerasa entzimak DNA erreplikatzeko modua du eta RNA polimerasak DNA transkribatu dezake RNA sortzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.