Basilea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Basilea
Suitza Suitzako udalerria
Rhine Rhein Basel 2006 871.JPG
Wappen Basel-Stadt matt.svg
Administrazioa
Herrialdea  Suitza
Kantonamendua  Basilea Hiria
Barrutia Basilea Hiria
Udalerria Basilea
Suitzako
udal kodea
2701
Geografia
Koordenatuak 47° 33′ 02″ N, 7° 35′ 28″ E / 47.550555555556°N,7.5911111111111°E / 47.550555555556; 7.5911111111111Koordenatuak: 47° 33′ 02″ N, 7° 35′ 28″ E / 47.550555555556°N,7.5911111111111°E / 47.550555555556; 7.5911111111111
Karte Gemeinde Basel 2007.png
Basilea hemen kokatua: Suitza
Basilea
Basilea
Eremua 23,85 km²
Demografia
Biztanleria 168.620 biztanle
Dentsitatea 7.070,02 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala Aleman
Webgune ofiziala

Basilea (alemanez: Basel, frantsesez: Bâle, italieraz eta erromantxeraz: Basilea), Suitzako iparraldeko hiria da. Suitzako hirugarren hiririk populatuena da, Zürich eta Genevaren ostean. 2012an 165.566 biztanle zituen[1].

Suitzaren ipar-mendebaldean dago, Alemania eta Frantziaren mugan, Rhin ibaiaren ertzean. Rhin ibaiak bitan banatzen du Basilea: ezkerraldean Basilea Txikia industrialdea ageri da, ibai-portuarekin batera (8.771.100 t 1984an); eskuinaldean, Basilea Handia.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Basilea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.6 5.8 9.9 14 18.4 21.7 24.2 23.5 20.3 14.8 8.3 4.5 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.9 2.4 5.6 9.1 13.1 16.3 18.5 17.7 14.8 10.1 4.9 1.8 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.9 -0.7 1.7 4.4 8.1 11.1 13.0 12.8 10.4 6.6 2.0 -0.8 5.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51 49 51 64 84 87 79 87 62 51 59 54 778
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 9.4 10.8 11.3 12.6 10.9 9.5 10.3 8.3 8.4 10 9.8 121.4
Eguzki orduak 58 81 121 149 171 185 219 203 168 120 70 53 1599
Iturria: MeteoSchweiz[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren garaiko Basilia (IV. mendea), Burgundiako Erresumako hiria izan zen, 1032. urtean Germaniako Erromatar Inperio Santuak bere egin zuen arte. 1431n Basileako Kontzilioa hasi zen, 1449 arte Ferrara eta Florentzian jarratu zuena. Kontzilioak aita santuaren gaineko nagusitasuna bermatu zuen. 1460an eratu zuten bertako unibertsitatea, eta 1501ean Suitzako Konfederazio Zaharreko partaide bihurtu zen.

V. mendetik aurrera apezpikuek gobernatua, Erreforma Protestantea nagusitu zenean (1528), buruzagi katolikoak Porrentruy (alemanez: Pruntrut) herrira aldatu ziren. Erasmo zegoelarik bertako unibertsitatean, Basilea protestantismoaren gune nagusietakoa bihurtu zen.

XIX. mendean hiriaren eta nekazari-herrien arteko tirabirek gerra zibila ekarri zuten (1831), eta bi urteren buruan bi azpikantonamendu egitea deliberatu zuten: Basel-Stadt (Basilea Hiria) eta Basel-Land (Basilea Herrialdea).

Basileako Itunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen itunaren arabera (1795eko apirilak 4-5), Prusiak Frantses Errepublika ezagutu zuen; Frantziako osteak ez ziren Rhin ibaitik eskuinaldera igaroko.

Bigarren ituna (1795eko uztailak 22), Frantziak eta Espainiak izenpetu zuten. Horren arabera, Frantziak Hispaniola edo Santo Domingo uhartearen sartaldea (Haiti) eskuratu zuen, eta, ordainez, Konbentzio Gerran euskaldunekin, batez ere gipuzkoarrekin, elkar aditurik hartutako lurraldeak utzi egin behar izan zituen (1974ko uztaila, Gipuzkoa; 1795, Bizkaia eta Araba, Nafarroan Irurtzun). Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten gipuzkoarren aurkako zapalkuntzarik ez zela izango zioen puntua ez zuten Espainiako agintariek errespetatu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basileako ikuspegi panoramikoa.

Basilea Handia merkataritzaren eta kulturaren gune garrantzitsua da. Bertan daude katedral gotikoa (XIV. mendekoa), Martinskirche eliza (XI.-XIV. mendeak), udaletxea (XVI. memdea), Karl Moser-en San Antonio eliza (1931), eta Arte Ederretako Museoa (Kunstmuseum), Witz, Holbein Gaztea eta Böcklin-en lanekin.

Basilear ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilea Aldatu lotura Wikidatan