Baso-suteak Hawaiin (2023)
Baso-suteak Hawaiin | |
---|---|
Mota | Baso-sute |
Data | 2023ko abuztua |
Kokaleku | Hawaii (uhartea) Maui |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Pertsona hilak | 111 |
Pertsona zaurituak | 68 |
Pertsona desagertuak | 31 |
2023ko abuztuaren hasieran, baso-sute batzuk gertatu ziren Hawaiin, Maui uharteetan eta, neurri txikiagoan, Hawaiin (Uharte Handia bezala ezagutzen dena). Haizeak eragindako suteek ebakuazioak eragin zituzten, kalte orokorrak eragin zituzten eta gutxienez 55 pertsona hil zituzten Lahaina hirian, Mauin. Uhartedi osoan 114 pertsona hil ziren gutxienez, desagertuak ia mila izanik; desplazatuak milaka izan ziren. Baso-suteen ugaritzea Hawaiitik iparraldera zegoen presio handiko eremu indartsu batek eta hegoaldean zegoen Dora urakanak sortutako aire-boladei eta baldintza lehorrei egotzi zitzaien.[1]
Abuztuaren 8an hiru sute piztu ziren Mauin. Horien arriskuaz ohartarazi zuen AEBetako meteorologia agentziak; ondorioz, hainbat ekintza baimentzen zituen larrialdi-deklarazio bat sinatu zen. Abuztuaren 9an, Hawaiiko gobernuak larrialdi egoera ezarri zuen estatu osorako. Abuztuaren 10ean, Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak hondamendi handiaren deklarazio federala egin zuen. Suteena Hawaiiko hondamendi naturalik hilgarriena izan da gaur egun arte.[2]
Naturagunean hasi ziren suteak, baina azkar hedatu ziren herrietaraino; tartean, Lahainaraino —irlako mendebaldeko herririk handiena da—. Guztiz txikituta geratu zen hiria. Irla osoan suteek eragindako kalteen eta sarraskien balantzea egiteko goizegi da, baina jada mila eraikinetik gora galdu dituzte Mauin. Sua berehala hedatu zen bai irlan, bai Lahainan, eta hainbat bizilagunek ohartarazi zutenez, alertak sistemek ez zuten behar bezala funtzionatu. Ez zuten ebakuatzeko abisurik jaso. Hainbatek uretara egin behar izan zuten salto garretatik ihes egiteko. Kostazainek 50 lagun inguru salbatu zituzten uretatik.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lahainako itsasargia txikizioz inguratuta.
-
Hawaiiko Armadako helikoptero batek ur deskarga bat egin du Mauin abuztuaren 9an.
-
Sua Lahainan.
-
Erreskate talde bat.
-
Sua zerutik ikusita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://abcnews.go.com/US/hawaii-wildfires-fueled-hurricane-dora-winds-prompt-evacuations/story?id=102125888
- ↑ Mauiko suteak baino lehen, 1960ko tsunamia izan zen larriena; 61 hildako utzi zituen
- ↑ https://www.berria.eus/albisteak/231663/suteena-hawaiiko-hondamendi-naturalik-hilgarriena-da-dagoeneko.htm
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sutearen gaineko bideoa EITBn.
- Urtzi Urrutikoetxearen erreportaia naiz.eus agerkari digitalean, 2023/08/15.