Baso erreetako egur-ziza
Baso erreetako egur-ziza | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Strophariaceae |
Generoa | Pholiota |
Espeziea | Pholiota highlandensis |
Baso erreetako egur-ziza (Pholiota highlandensis) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoa: Pholiota carbonaria
Ez da kontsumitzen, errefauaren usaina du.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, arre-horixka edo arre-gorrixka, batzuetan ertza argiagoa izaten du, eta bertan errezel hondarrak izaten ditu; likatsua, muzilagoduna hezetasunarekin, eguraldi lehorrarekin distiratsua; ganbila eta titi txiki batekin, ondoren laua.
Orriak: Finak, meheak, nahiko estu, Itsatsiak, arrosa-hori kolorekoak perretxikoa gaztea denean, eta oliba-arre kolorekoak zahartzean.
Hanka: Hasieran hori zurbil kolorekoa gero arrexka, kapelaren koloreko ezkatez apainduta.
Haragia: Horixka, zapore gozokoa eta errefau usain arinekoa.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Carbonaria epitetoa latinetik dator, ikazkina esan nahi duen "carbonaria" hitzetik. Erretako egurretan hazten delako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pholiota spumosa delakoarekin, hau horiagoa da eta koniferoen basoetan hazten da.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Martxotik urrira, sua izan den lekuetan. Oso ohikoa Bizkaian.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu osoan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 415 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 350 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 258 or. ISBN 84-282-0865-4..