Basoaren muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Poloniako Karkonoszeko basoaren muga. Zuhaitzek muturreko klimatologia pairatzen dute.

Basoaren muga, zuhaitzak sortzeko muga, zuhaitz-muga edo zuhaitzen lerroa, horrela esaten zaio irudikatutako lerro bati non zuhaitzak sor daitezkeen azken muga markatzen den. Habitat baten muga da. Handik haratago ekologia baldintzek (tenperatura hotzak, airearen presioa, hezetasun gabezia, lurraren baldintzak) ez dute arbolen presentzia ahalbideratzen.[1]

Ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoaren azken muga horretan mendietan, latitude eta klimatologiaren arabera, zuhaitzak sortzeko azken ingurua markatzen da, desberdina den tokien arabera. Basoentzako latitude garaiena lurralde zirkunpolarretan aurkituko dugu. Basoaren mugetan sarritan zuhaitzen garapena kaxkarra izan daiteke eta azkenak, mugatik gertu daudenak, txikiak eta korapilatuak izan daitezke. Baldintza horiek haizearen ondorioz bada krummholz formazioa deritzogu (alemanez krumm (korapilatua) eta Holz, (egurra): krummholz, «egur bihurritua»).[2]

Basoaren muga, izadian ohikoa den moduan, urrutitik hobeto definitzen da. Gertutik ikusita ez da hain muga garbia, igarotze gradual bat baizik: zuhaitzak gero eta txikiagoak dira eta, azkenean, desagertzen dira.[3]

Ohiko begetazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira basoaren muga artikoan eta alpinoan ager daitezkeen zuhaitz batzuk (gehien batean koniferak dira:

Mundu banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoaren muga alpetarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoaren muga alpetarra tokian-tokiko bariable askoren menpe dago: aspektu geografikoak, klimatologia, polo geografikoaren gertutasuna... Zenbait tokitan, bestetik, inguru tropikalak eta uharteak, espezie alpetarrak ezin dira heldu eta horrek baso-lerro baxuagoak eman ditzake.

Hemen aurkezten den zerrenda gutxi gorabeherakoa da:

Tokia Latitude Altitudea, metrotan Oharrak
Suedia 68°N 800
Norvegia 61°N 1100 Kostaldetik gertu jaisten da.
Alpeak 46°N 2100 Hegoaldera ematen duten Alpeetan garaiagoa.
Rila 42°N 2300 Pinus mugo espezie arruntean basoaren mugan.
Pirineoak Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Andorra, Katalunia 42°N 2300 Pinus uncinata espezieak basoaren muga markatzen du
Sierra Nevada, Espainia 37ºN 2400 Pinus sylvestris nevadensis espezieak basoaren muga markatzen du. Urtaro lehorra udan.
Olympic Mountains WA, Ameriketako Estatu Batuak 47°N 1500 Neguan elurrak zuhaitz gazteak estaltzen ditu.
New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak 44°N 1220 Gailur batzuek, suteak direla eta ondorioz gertatutako lurraren galera, basoaren muga baxuago dute.
Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak 43°N 3000
Mendi Harritsuak, Ameriketako Estatu Batuak 40°N 3500 Hegomendebaldeko malda beoragoetan.
2400 Iparekialdeko maldetan
Japoniako Alpeak 39°N 2900
Yosemite, Ameriketako Estatu Batuak 38°N 3200 Lado occidental de Sierra Nevada
3600 Sierra Nevadako ekialde aldean (Kalifornia)
Popocatépetl, Mexiko 19°N 4000
Himalaya 28°N 4400
Costa Rica eta Panamá 9.5°N 3400
Kilimanjaro, Tanzania 3°S 3000 Leku tropikal baten adibidea da. Lurralde biogeografiko horietan espezieen tolerantzia txikiagoa da eta, ondorioz, muga baxuagoa da.
Hawaii, Sierra Nevada (AEB) 20°N 2800 Kilimanjaro antzeko kasua. Alisio haizeen eraginez euri gutxiago egiten du.
Ginea Berria 6°S 3900
Andeak, Perú 13°S 4560 Ekialde aldean, Pumahuanca, Urubamba, Cusco; mendebaldean lehorreak zuhaitzen sorrera mugatzen du.
Andeak, Bolivia 18°S 5200 Mendebaldeko mendilerroa; Basoaren muga garaiena Sajama sumendiaren maldetan dago (Polylepis tarapacana).
4100 Ekialdeko mendilerroa; klima hezeagoa eta eguzki gutxiago egiten duenez, muga baxuagoa da.
Sierras de Córdoba, Argentina 31°S 2000 Aipatutako Alisioak, esposizio handiarekin batera.
Australiako Alpeak, Australia 36°S 2000 Australiako Alpeen mendebaldeko aldea.
1700 Australiako Alpeen ekialdeko aldea.
Hego uhartea, Zeelanda Berria 43°S 1200 Itsasoaren eraginak udak hozten ditu eta horrek zuhaitzen hazkundea mugatzen du.
Navarino uhartea, Chile 54°S 600 Baldintza sasipolarrek lerro honen gainetik zuhaitzen agerpena erabat mugatzen dute.

Artikoaren basoaren muga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen ere tokian-tokiko bariableek garrantzi handia dute. Hona hemen zuhaitz-lerro tipiko batzuk:

Tokia Latitude Altitudea, metrotan Oharrak
Norvegia 24°E 70°N Ipar Atlantikoko itsaslasterrak antzeko latitude duten beste tokiekin konparatuta, nolabait tenperaturak epeltzen ditu. Negu epelagoek permafrost sortzea mugatzen du.
Mendebaldeko Siberiako ordokia 75°E 66°N
Erdialdeko Siberiako goi-ordokia 102°E 72°N Muturreko klima kontinentalak udan zuhaitzak hazteko beroa nahikoa suposatzen du nahiz eta altitude garaiak izan.
Hurruneko Errusia Ekialdea (Kamtxatka eta Txukotka penintsula) 160°E 60°N Oyashio korrontea eta haize gogorrek udako tenperaturetan eragina dute. Ondorioz zuhaitzek ezin dira ondo hazi. Aleutiar uhartetan ia zuhaitzik ez daude.
Alaska 152°W 68°N Mendiek Artikotik datozen aire hotza blokeatzen dute. Zuhaitzak, horri esker, Brooks mendikatean agertzen dira.
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Kanada 132°W 69°N Zirkulu polar artikoaren iparralderaino beraino heltzen da, klimatologia kontinentalari esker.
Nunavut 95°W 61°N Hemen egon beharko zen baino hegoaldeagoan dago muga, Hudson badiaren hotzagatik.
Quebec 72°W 56°N Labradorko itsaslasterrak eragin handia du. Labrador penintsularen alde batzuetan basoak oso hegoaldean gelditzen dira, 53°N.
Groenlandia 50°W 64°N Inguruan isolamendu handia egon da. Egun, zuhaitzak artifizialki landatzen ari dira baina oso poliki eta gutxi ari dira handitzen, Søndre Strømfjord, 67°N.

Basoaren muga Antartikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagle kanalaren iparraldeko kostaldeko zuhaitzak, 55°S.

Las Kerguelen uharteak, San Pablo uhartea, Hegoaldeko Georgiak eta Antartika inguruko beste uharteek haize iraunkorrak jasatzen dituzte eta bazterreko klimak; uharte horietan ez ditugu bertako zuhaitz-espezieak aurkitzen nahiz eta egiten duen euriaren ondorioz, baso epela izateko aukera izango lituzkete. Baina baldintzak ez dira egokiak eta horrek ez du Artartikaren basoaren mugarekin lotura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .
  3.    .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]