Basozabal jauregia

Koordenatuak: 43°11′03″N 2°15′52″W / 43.18428°N 2.26455°W / 43.18428; -2.26455
Wikipedia, Entziklopedia askea
Basozabal jauregia
Kultura ondasuna
Basozabal jauregiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Koordenatuak43°11′03″N 2°15′52″W / 43.18428°N 2.26455°W / 43.18428; -2.26455
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001474
2

Basozabal jauregia Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen XIV. edo XV. mendeko jauregia da. Herrigunean dago, Urola ibaiaren alboan. Azpeitiarren artean "Etxe-Zahar" bezala ezaguna da.[1] Bere bereizitasuna nagusia erakusten duen fatxada da, erabat originala, nahiz eta gaur egun jauregia beste etxeen artean kokatuta egon. Atzealdea Urola ibaira ematen du. Hau da Azpeitiko eraikuntza zibilik zaharrena.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako etxeak merkatari aberatsen edo bigarren mailako nobleenak izaten ziren, horrelakoek hiri guneetan eraikitzen baitzuten. Eraikuntza horien bidez hain boterea eta dirua erakusten zuten. Basozabalekoa horrelako gelditzen diren azkenetarikoa da Gipuzkoan Roke Aldabaldetrekuren ustez.[3] Azpeitiako matxinada eman zenean Basozabal familia aipatzen ziren artekoan zegoen.[4] Altuna etxean gertatu zen bezala, hemen ere zegoen armarria kendu zuten XIX. mendearen hasieran, frantsesen beldurrez; dirudienez, frantsesek armarriak zituzten etxean botatzen zituztela zurrumurrua zabaldu zen eta hori izan armarria kentzeko justifikazioa. Jauregia etxebizitzen etxea bihurtzearen ondorioz leiho berriak eta ibai aldean zeuden eguterak ixtea ekarri zuen. XX. mendearen 70. hamarkadan eraikinaren egoera tamalgarria zen eta berreskuratzeko proiektua Eduardo Manzano Monis arkitektoak egin zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpeitiako erdigunean dago eraikia, Enparan kalean. Fatxada da bere elementu bereiziena, Gipuzkoan bakarrrenetarikoa. Fatxada nagusia harlanduez egina dago. Etxea hiru solairu ditu. Behekoan erdi puntuko arkua ziriharri edo dobela luzeez adabar batez apainduta ikus daiteke. Bigarren solairuan hiru leiho bikoitzak mainelez eta buru molduatuez dira elementu nagusiak.

Barruan erdiko patio bat dago literna batez errematuta; hortik barrura argia sartzen da. Solairu bakoitzean galeria bat dago.

Atzealdean, Urola ibaia aldetik, hirugarren solairuan, garai bateko eguterak ikus daitezke.[5]

Babesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko azaroaren 26an Espainiako Ministro kontseiluaren onura publikoaren izendapena jaso zuen.[6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roke Aldabaldetreku: Casas solares de Guipúzcoa. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1979. ISBN:84-7231-501-0.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa