COVID-19 pandemiaren Basurtuko agerraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basurtuko agerraldia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
COVID-19 pandemiaren Basurtuko agerraldia
COVID-19 pandemia Euskal Herrian
Hospital de Basurto.jpg
Gertakaria
Data 2020ko ekainaren 8a
Kalteak
Hilak 1 (2020ko ekainaren 10a)
Kasu kopurua 25 (2020ko ekainaren 10a)

2020ko ekainaren 8an Basurtuko Ospitalean (Bilbo, Bizkaia) COVID-19 gaitzaren agerraldi bat aditzera eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak.[1] Kutsatze katea ospitaleratuta zeuden pazienteetan hasi zela esan zuen Nekane Murga Osasun sailburuak eta gero osasun-langileak kutsatu zirela.[1] Kasu gutxirekin hasi zen agerraldia bi egunen buruan handitu egin zen, ekainaren 10ean hogeita bost kasu egiaztatu baitziren.[2] Agerraldi hau garai berean Txagorritxun (Gasteiz, Araba) izandakoa[3] baino esanguratsuagoa izan zen, bederatzi osasun-langile eta lau bisitari kutsatu baitziren.[2]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 8an atzeman ziren lehen hamar kasuak, Basurtuko Ospitaleko Revilla pabiloian.[1] Hedapen-katea ustez COVID-19az kutsaturik ez zeuden pazienteetan hasi zen eta horiek kutsatu izanaren zergatia oraindik ez dago argi. Paziente hauengandik osasun-langileetara eta pazienteak bisitatu zituztenetara iritsi zen gaitza, hala, ekainaren 9an kutsatu kopurua bikoiztu egin zen eta ekainaren 10erako beste bost kasu berri atzeman ziren.[4][2] Agerraldiaren handitasuna jakiteko asmoarekin, Osasun Sailak adierazi zuen Basurtuko Ospitaleko langile guztiei egingo zitzaiela PCR testa, hau da, 4.500 pertsona ingururi.[2] Ekainaren 10erako 423 test zituzten eginak, gehienak osasun-langileei baina baita ere bisitari eta pazienteei.[2] Egun hartan bertan hil zen COVID-19 gaitzaren agerraldi honek jota lehen pertsona.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Lozano, Maite Asensio. «Beste agerraldi bat ikertzen ari dira Basurtuko ospitalean» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-10.
  2. a b c d e f Lete, Irati Urdalleta. «Basurtuko agerraldian beste bost pertsona gaixotu dira, eta bat hil» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-10.
  3. Lozano, Maite Asensio. «Basurtuko eta Txagorritxuko agerraldiak ikertzen ari da Osakidetza» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-06-10.
  4. SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-06-09). «Basurtuko fokuan beste 10 kutsatu atzeman eta kezkak areagotu dira» GARA . Noiz kontsultatua: 2020-06-10.