Batak poni

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Batak ponia
Status iucn3.1 NT eu.svg

Kontserbazio egoera: Ia arriskuan
Arraza marrazki batean
Arraza marrazki batean


Jatorrizko herrialdea(k):
 Indonesia

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Perissodactyla
Familia: Equidae
Generoa: Equus
Espeziea: Equus ferus
Azpiespeziea: Equus ferus caballus
Arraza

Batak ponia

Sinonimoak
Batak zaldia. Kuda-Deli

Batak ponia, edo "Batak zaldia" Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldan sartzen da.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Arrazaren zabalpen gunea Sumatrako erdialdea da, baina Indonesiako beste zenbait poni arrazen kasuan bezala (Baliko poniaren kasu), bere jatorria mongoliar zaldietan dago, kasu honetan arabiar zaldiekin nahasturik. Arabiar zaldiekin nahasketa hau etengabe jarraitu da arrazaren ezaugarriak zela-zaldia bezala hobetzen joateko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesieraz arraza Kuda-Deli, Kuda-Batak deitzen da.

Indonesiako beste hainbat poni arraza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik haibeste uharte izatea uhartedian poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timorreko Ponia eta Sumba eta Sumbawa poniak[1].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indonesiarrek hobeturiko Sumatrako poni arraza hau inguruko uhartetako zaldi arrazak hobetzeko erabili omen dute. Indonesian bakarrik sandalwood poni delako arraza jotzen da Batak poni baino hobeagoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kolorea: Batak poniak kolore bakarrekoak dira; hori-gaztainkaratik ilun-gaztainkarara edo beltz kolorekoak[2]. Koloreak aldatzen joan dira aukeraketarekin.
  • Altuera: Batez besteko altuera soingurutzera. Zaldiak 126 cm. Behorrak 122 cm.
  • Gorputzera: Poni hauek argalak dira, baina indartsuak aldi berean. Zaldi arraza honen akats gehienak, askotan izaten duten bazka eskasaren ondorio dira. Poniek buru fina dute eta soslai zuzen edo arinki artezekoa.

Populazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7.500 buru FAOren arabera, arriskutik kanpo dago beraz. Ez dago poni hauek kontserbatzeko programa berezirik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.lexiqueducheval.net/lexique_races_b.html
  2. http://lprdad.fao.org/cgi-bin/EfabisWeb.cgi?sid=af74c716ea5be1d74d3405b194f2a3e9,reportsreport8a_50008493

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batak poni bat, zaldia