Bathgate
Bathgate Both Chèit Bathket | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Mendebaldeko Lothian |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°54′09″N 3°38′35″W / 55.9024°N 3.6431°W |
Demografia | |
Biztanleria | 22.920 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Bathgate (Eskoziako gaeleraz: Both Chèit, eskozieraz: Bathket), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 20.363 biztanle ditu.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena kumbrierazko izenaren aldaketa da. Hasieran "basurdearen basoa" esan nahi zuen. Aurkituriko agiri zaharretan hainbat eratan azaltzen da izena, Bathchet (1160), Bathket (1250) edota Bathgetum (1316).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Malcolm IV.a Eskoziakoak herri estatutuak eman zizkion XII mendean. 1606an zilarra aurkitu zen inguruan eta 1608an meategia ireki zuten baina 1613rako jadanik agortua zegoen. Horregatik nekazal eremu txikia izaten jarraitu zuen.
1800 inguruan Glenmavis distilategia eraiki zuten, 1849an Edinburghetiko trena iritsi zen eta 1852an Bathgate Chemical Works lantegia ireki zen ikatza atera eta garraiatzeko. Gertaera hauek populazioaren hazkuntza handia ekarri zuen.
Fosila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987an East Kirkton harrobian Westlothiana lizziae fosila aurkitu zen, munduan aurkituriko narrasti fosil zaharrena.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David Tennant (1971-), aktorea eta ahots bikoiztailea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aire ikuspegia.
-
Herria.
-
Bogburn aintzirak.
-
Westlothiana lizziae.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]