Batista Oliden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Batista Oliden
Bizitza
Jaiotza Orio1925
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Orio1998ko abuztuaren 30a
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Batista Oliden Tolosa (Orio, 1925 - Orio, 1998ko abuztuaren 30a) euskal arraunlari handienetakoa izan zen Kontxako 13 Bandera irabazi baitzituen, guztiak arraunlari lanetan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orioko Ortzaika auzoan jaio zen Batista Oliden. Bere kirol ibilbidea Orioko traineruari loturik egon zen hiru hamarkadatan eta berarekin lortu zituen Kontxako 9 Bandera eta hainbat Espainiako txapelketa, traineru, trainerilla zein bateletan.

Baditu ordea beste hiru bandera talde desberdinekin lortuak. 1950an Zierbena zen Bandera irabazteko faborito argia. Gipuzkoarrek orduan selekzio bat egin zuten eta Donostiako Esperanza taldearen izenean Bandera eskuratzea lortu zuten. Traineru hartan zazpi arraunlari baino ez ziren donostiarrak, eta gehitu zitzaizkien arraunlarien artean hainbat oriotar baziren, tartean Batista Oliden.

1957 eta 1960 urteetan Oriok trainerurik ez ateratzea erabaki zuen eta hainbat oriotar arraunlarik Aginagaren traineruan egin zuten arraun eta urte bietan Kontxako Bandera eskuratu zuten. Han zen Batista Oliden ere.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]