Batman Begins
Batman Begins (euskaraz Batman Hasiera), 2005eko Christopher Nolan britainiar zinema zuzendari eta gidoilariaren superheroi film bat da. DC Comicsen Batman pertsonaian oinarritutako film bat da. Christian Bale, Michael Caine, Liam Neeson, Katie Holmes, Gary Oldman, Cillian Murphy, Tom Wilkinson, Rutger Hauer, Ken Watanabe, eta Morgan Freeman dira protagonistak.
Filmeak Batmanen hasierako filmeekin loturarik ez du, eta pertsonaiaren jatorriari buruzko xehetasunak ematen ditu, Bruce Wayneren saguzaharren beldurretik, bere gurasoen heriotza, Batman izateko bidaia ea bere borroka Ra's al Ghul (Neeson) eta Txorimaloaren (Murphy) aurka Gotham Hiria kaosaen eror ez daitezen. The Man Who Falls, Batman: Year One, eta Batman: The Long Halloween komikietan dago oinarritua.
Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren (Wally Pfister) izendapena jaso zuen.
The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012) jarraipenekin batera Nolanek zuzendutako The Dark Knight Trilogia osatzen du.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bruce Wayne (Christian Bale) tiroz eraildako bere gurasoen oroimenarekin obsesinatua bizi da. Gogominak atsekabetua, Gotham hiritik aldegin eta munduan barna bidaiatuko du, azkenean Gaizkiaren aurka borrokatzeko helburuz disziplina fisiko eta mental guztietan hezituko duen pertsonaia bitxi bat topatzen duen arte. Horregatik, Itzalen Liga deritzon elkarte sekretu eta subertsiboak, Ra's Al Ghul (Liam Neeson) buruzagiaren bidez, beren erakundeko kide bilaka dadin saiatuko dira.
Bruce jada Gothamera itzultzean, krimena eta ustelkeria hirian nagusi dira. Alfred maiordomoa (Michael Caine), Jim Gordon detektibea (Gary Oldman) eta Lucius Fox (Morgan Freeman), Zientzia Aplikatuen Elkarteko lankidearen laguntzarekin, Brucek bere alter egoa askatuko du: Batman, hiria suntsitzea mehatzatzen duten indar ilunen aurka borrokatzeko indar fisikoa, adimena eta goreneko teknologia erabiltzen dituen justiziagilea.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Christian Bale: Bruce Wayne / Batman
- Michael Caine: Alfred Pennyworth
- Liam Neeson: Henri Ducard / Ra's al Ghul
- Katie Holmes: Rachel Dawes
- Gary Oldman: James Gordon
- Cillian Murphy: Jonathan Crane doktorea / Txorimalo
- Tom Wilkinson: Carmine Falcone
- Morgan Freeman: Lucius Fox
- Rutger Hauer: William Earle
- Mark Boone Junior: Flass detektibea
- Colin McFarlane: Gillian B. Loeb
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2005eko filmak
- Christopher Nolanek zuzendutako filmak
- David S. Goyerrek idatzitako filmak
- Christopher Nolanek idatzitako filmak
- Christian Balek antzeztutako filmak
- Michael Cainek antzeztutako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- Katie Holmesek antzeztutako filmak
- Gary Oldmanek antzeztutako filmak
- Cillian Murphyk antzeztutako filmak
- Tom Wilkinsonek antzeztutako filmak
- Morgan Freemanek antzeztutako filmak
- Ken Watanabek antzeztutako filmak
- Rutger Hauerrek antzeztutako filmak
- Mark Boone Juniorrek antzeztutako filmak
- Rade Šerbedžijak antzeztutako filmak
- Richard Brakek antzeztutako filmak
- Linus Roachek antzeztutako filmak
- Tamer Hassanek antzeztutako filmak
- Jeremy Theobaldek antzeztutako filmak
- Jack Gleesonek antzeztutako filmak
- Dave Legenok antzeztutako filmak
- Lucy Russellek antzeztutako filmak
- Stephen Waltersek antzeztutako filmak
- Shane Rimmerrek antzeztutako filmak
- John Nolanek antzeztutako filmak
- Tom Nolanek antzeztutako filmak
- Emma Thomasek ekoitzitako filmak
- Larry J. Francok ekoitzitako filmak
- DC Comicsek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Batman filmak
- Ospitale psikiatrikoetan girotutako filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak