Batxilergo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Batxilergoa edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.

Batxilergoa egiteko lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu behar da eta Batxilergoa amaitzean Goi Mailako Prestakuntza Ziklo eta Unibertsitatera igaro daiteke.

Hiru motatako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo distantzia urrunekoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta distantzia urrunekoa, kartzelan edo bestelako lekuetan daudenentzat.

Antolaketa Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, Balioanizdun Batxilergo Bateratua egiten zen eta 3 urteko iraupena zuen. Gaur egungo DBH 3, 4 eta Batxilergo 1aren aurrekaria zen. Unibertsitatera sartzeko Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea egiten zen eta urtebeteko iraupena zuen, egungo Batxilergo 2aren aurrekaria.

Gaur egun, Espainiar estatuan modelo berdina erabiltzen da, baina autonomia erkidego bakoitzak bere aldaketak egin ditzazke. Gaur egun hiru batxilergo daude: Arteak, Zientziak eta Giza Zientziak (Letrak).


1. Batxilergoa
Ikasgai arruntak
  • Mundu Garaikiderako Zientziak (MGZ)
  • Soin Heziketa
  • Filosofia eta Hiritartasuna
  • Gaztelania eta Literatura I
  • Hizkuntza Ko-ofiziala eta Literatura I (baldin badago)
  • Atzerriko Hizkuntza I
  • Erlijioa (hautazkoa)
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira)
ARTEAK ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Natura eta Osasun Zientziak Zientziak eta Ingeniaritzak Humanitateak Gizarte Zientziak
  • Ikus-entzunezko Kultura
  • Marrazketa Artistikoa I
  • Marrazketa Teknikoa I
  • Bolumena
  • Ikus-entzunezko Kultura
  • Analisi Musikala I
  • Aplikatutako Anatomia
  • Musikaren Hizkuntza eta Praktika
  • Biologia eta Geologia
  • Fisika eta Kimika
  • Matematikak I
  • Matematikak I
  • Marrazketa Teknikoa I
  • Teknologia I
  • Latina I
  • Greziera I
  • Mundu Garaikidearen Historia
  • Ekonomia
  • Mundu Garaikidearen Historia
  • Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak I
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
  • Bigarren Azterriko Hizkuntza
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
  • Edozein Modalitateko ikasgaia
2. Batxilergoa
Ikasgai komunak
  • Espainiako Historia
  • Filosofiaren Historia
  • Gaztelania eta Literatura II
  • Hizkuntza Ko-ofiziala eta Literatura II (baldin badago)
  • Atzerriko Hizkuntza II
  • Erlijioa (hautazkoa)
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira)
ARTEAK ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA GIZARTE ZIENTZIAK
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza Naturaren Zientziak Osasunaren Zientziak Zientziak eta Ingeniaritzak Humanitateak Geografia eta Historia Administrazioa eta Kudeaketa
  • Marrazketa Artistikoa II
  • Marrazketa Teknikoa II
  • Diseinua
  • Artearen Historia
  • Adierazpen Teknika Grafiko-Plastikoak
  • Analisi Musikala II
  • Arte Eszenikoak
  • Musika eta Dantzaren Historia
  • Literatura Unibertsala
  • Lur eta Ingurugiroaren Zientziak
  • Fisika
  • Matematikak II
  • Biologia
  • Kimika
  • Matematikak II
  • Matematikak II
  • Marrazketa Teknikoak II
  • Teknologia II
  • Latina II
  • Greziera II
  • Literatura Unibertsala
  • Latina II edo Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
  • Geografia
  • Artearen Historia
  • Ekonomia
  • Geografia
  • Gizarte Zientziei Aplikaturiko Matematikak II
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da)
  • Bigarren Atzerriko Hizkuntza
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak
  • Edozein Modalitateko ikasgaia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]