Batzar Nazional Konstituziogilea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batzar nazional konstituziogilearen ikur.

Batzar Nazional Konstituziogilea[1] (frantsesez: Assemblée nationale constituante) Frantziako lehen biltzar konstituziogilea izan zen. Batzar Nazionaletatik sortua, 1789ko uztailaren 9an aldarrikatu zuten, Frantziako Iraultzaren hasieran.[2]

Batzarrak erabaki inportante asko hartu zituen, Frantziaren bizitza politika eta soziala erabat aldatu zutenak. Nagusienak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartzea, feudalismoa kentzea, Elizaren ondareak jabetzea eta Kleroaren Konstituzio Zibila eta, batez ere, 1791ko konstituzioa idaztea izan ziren.

1791ko irailaren 30ean Batzar Nazional Legegileak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. (Frantsesez) Buchez, B. J. B.; Roux, P.C.. Histoire parlementaire de la Révolution française. IX, 237-247 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.