Bauxeko gaztelua

Koordenatuak: 43°44′40″N 4°47′49″E / 43.7444°N 4.7969°E / 43.7444; 4.7969
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bauxeko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaRodanoren Ahoak
Frantziako udalerriLes Baux-de-Provence
Koordenatuak43°44′40″N 4°47′49″E / 43.7444°N 4.7969°E / 43.7444; 4.7969
Map
Historia eta erabilera
JabeaQ87071786 Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00081208

Bauxeko Gaztelua edo Bauxtarren Gaztelua (frantsesez château des Baux), Erdi Aroko gotorleku frantziar bat da, Les Baux-de-Provence herrian, Proventzako Bouches-du-Rhone departamenduan dagoena. Egun, hondakinetan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelua, X. mendean eraikia eta Bauxtarren jaunek hartua izan zen.

XII. eta XIII. mendeetan. Baux, trobadore kulturak eta Erdi Aroko Provenza frantziarreko politikak bat egiten zuten kokapen garrantzitsu bat izan zen, nagusiki, Bauxtarren jaunen familia gobernariaren ondorioz, sarri, tokiko gerrak jasan zituen arren, eta, bereziki, gerra baussenque direlakoak, 1145 eta 1162 bitartean Proventzako oinordekotzagatik.

1372tik 1399 arte, Raimond de Turenne, Turenneko bizkondea, gazteluaren eta ondasunen jaun izatera pasa zen. 1426an, Bauxtarrak, Proventzako konderriari lotuak dira, behin betirako, Frantziako monarkiara erantsia izan aurretik, 1486an.

1528an, gazteluaren administrazioa, Anne Montmorencykoa kondestableagana pasatzen da, eta 1562tik 1598 arte, berriz, gerren eraginak jasan zituen, kasu honetan, Frantziako erlijio gerrena. Azkenik, 1632an, desegina eta ahaztua izan zen.

Grimaldi familia, gaur egun Monakon errege dena, gaztelu honetan bizi izan zen azken familia izan zen, eta oraindik mantentzen dute Bauxtarren Markes titulua.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaperaren hondarrak

Gaztelua, hirian nagusi den tontor harritsu batetako amildegi batean eraikia dago. Gotorlekuak, XIII. mendeko laukiluze formako omenaldiaren dorre baten hondarrak mantentzen ditu, hoberen kontserbatua dagoen zatia dena, "Sarrazine", "Paravelle" eta "tour des Bannes" (adarrak, proventzalez) dorreek inguratua.

Kapera baten hondarrak ere mantentzen dira, baita kanpo barruti batenak eta harkaitzean zulatutako etxebizitzenak ere.

Beste monumentu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutian, katapulten zenbait berreraikitze daude, gazteluan bertan aurkitutako mapen arabera eginak.

Charloun Rieu idazlearen omenezko monumentu bat ere badago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]