Bay of Plenty eskualdea
Bay of Plenty eskualdea | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
ISO 3166-2 | NZ-BOP |
Hiriburua | Whakatane |
Gobernuburua | Bay of Plenty Regional Council (en) ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°S 177°E / 38°S 177°E |
![]() | |
Azalera | 12,277 km² |
Mugakideak | Gisborne District (en) ![]() |
Demografia | |
Biztanleria | 308.499 (2018ko martxoaren 6a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | - bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Autoritate territorialak | 7 |
Ordu eremua | UTC+12:00 |
www.envbop.govt.nz |
Bay of Plenty eskualdea (ofizialki Environment Bay of Plenty) Zeelanda Berriko eskualde bat da, Ipar Uhartean kokatua, izen bereko badiaren inguruan. 7 barruti ditu:
- Tauranga
- Rotorua barrutia
- Whakatane barrutia
- Western Bay of Plenty barrutia
- Kawerau barrutia
- Opotiki barrutia
Hiririk handiena Tauranga (106.500) da eta ondoren Rotorua (55.100). Hala ere hiriburua Whakatanen kokatuta dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badia, Coromandelgo penintsulako oinarritik Runaway lurmuturreraino hedatzen da, mendebaldetik ekialderako norabidean. Badian hainbat uharte kokatzen dira, besteak beste, Uharte Nagusia edo Tuhua, Motiti uhartea, Whale uhartea eta uharterik famatuena, Whakaari edo White uhartea. Azken uharte hau, jatorri bolkanikoko uhartea da eta sumendi aktibo bat dago bertan.[1]
Badiaren izena "Bay of Plenty" (euskaraz: «Ugaritasunaren badia»), 1769. urtearen inguruan jarri zuen James Cook esploratzaile ingelesak. Antza denez bisitatu zituen Maorien herrixketan hainbat elikagai aurkitu zituen, eta horregatik "Ugaritasunaren badia" izena jarri zion badia hari.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeak baso ugari ditu, eta basu hauek ustiatzen dituzten hainbat industria daude. Horrez gain, nekazaritza estentsiboak badu bere garrantzia, nahiz eta iharduera ekonomiko nagusia ez izan. Artaldeak ugariak dira, Zelanda Berriko beste eskualde askotan bezala. Horrez gain, landatutako fruituen artean Persea amerikarra, Kiwiak eta sagarrak nabarmentzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Scheffel, Richard L; Wernert, Susan J.. (1980). Reader's Digest natural wonders of the world. Reader's Digest Association ISBN 0-89577-087-3. OCLC .7274806.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Eskualdeko gobernuaren webgune ofiziala.
![]() |
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |