Beñat Dagorret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beñat Dagorret
Bizitza
JaiotzaMakea1927ko urtarrilaren 31
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza1993ko ekainaren 29a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna

Beñat Dagorret[1] (Makea, 1927ko urtarrilaren 311993ko ekainaren 29a) idazle eta irakasle euskaltzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1927an Makea Ameztoia etxaldean jaio zen; gurasoak Domingo Dagorret eta Mari Goiti zituen eta zortzi seme-alabaren artean gazteena zen. Ikasketak Makeako eskolan eta Hazparne, Uztaritze eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen; haietan Piarres Lafitte, Etienne Salaberri edota Piarres Narbaitz izan zituen irakasle.

Parisera hamabi bat urtez egon zen. Han lanbidez aireportuko bulegoetan aritu zen eta aldi berean euskal diasporaren ekimenetan engaiatu zen; Herria astekarian lehen eta Elgar hilabetekarian gero artikuluak idazteari ekin zion. Parisko Eskual Etxeak antolatutako ikastaroetako lehen euskara irakasleetakoa izan zen eta Etxeko lehen idazkaria izan zen. Parisko urteetan Mari Terexa Arkondo lekondarrarekin ezkondu zen; bikoteak bi seme-alaba izan zituen, Dominique (Paris, 1959) eta Anita (Baiona, 1961).

1960an Euskal Herrira itzuli zen eta familia Baionan bizi izan zen. Euskarazko artikuluak idazten jarraitu zuen, aipatu Herria astekarian eta Basque-Éclair egunkari sortu berrian; euskara irakasten (metodo bat ere asmatu zuelarik) segitu zuen eta helduei Baionako Euskal Museoan zein gazteei Uztaritzeko seroren ikasketxean eskolak eman zituen.

Bizitokiz aldatu eta Donapaleura joan ziren, Jean Errekart diputatuak deiturik. Lur Berrin hasi zen lanean. Kazetaritza ez zuen utzi eta Basque-Éclair desagertu zenean, argitalpen hau irentsi zuen Sud Ouest egunkarian idatzi zuen.

1993an hil zen. Makea sorterrian ehortzi zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apprenons à parler le Basque, autoedizioa, Imprimerie de la Basse-Navarre, Donapaleu, 1969. Launa liburu eta disko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frantsesez Bernard.
  2. Beñat Dagorreten ipuin baten erreferentzia Ibiñagabeitia Proiektuaren webgunean.
  3. Liburuaren erreseina Elkarren webgunean.
  4. Liburuaren aitzin-solasa.
  5. Izan xumea Sudoc katalogoan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]