Beasain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beasain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Beasain.JPG
Beasainen ikuspegi orokorra, Loinazko Andre Mariaren baselizatik begiratuta: hurbilean Loinatz auzoa, ezkerrean urrunxeago Beasaingo erdigunea, eskuinaldean Indar lantegia, eta urrutira Txindoki mendia.

Beasaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Goierri
Izen ofiziala Beasain
Alkatea Aitor Aldasoro Iturbe EAJlogo.jpg
Posta kodea 20200
INE kodea 20019
Herritarra beasaindar
Kokapena
Koordenatuak 43° 02′ 50″ N, 2° 12′ 12″ W / 43.0473269°N,2.2032868°W / 43.0473269; -2.2032868Koordenatuak: 43° 02′ 50″ N, 2° 12′ 12″ W / 43.0473269°N,2.2032868°W / 43.0473269; -2.2032868
Beasain hemen kokatua: Gipuzkoa
Beasain
Beasain
Beasain (Gipuzkoa)
Beasain hemen kokatua: Beasain
Beasain
Beasain (Beasain)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 30,02 km2
Garaiera 159 metro
Distantzia 42 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 13.863 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -52)
% 50,55 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,45
Dentsitatea 461,79 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,89
Zahartze tasa[1] % 21,71
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 52,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 74,36 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,96 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,59 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 55,94 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 23,6 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615. urtea
Webgunea http://www.beasain.org/


Beasain Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdeko jendetsuena, 13.863 biztanle baitzituen 2016. urtean. Oria ibaiaren ertzean kokatua du hirigunea, Usurbe mendiaren hegoaldeko magalean, Gipuzkoako hiriburua den Donostiatik 42 kilometrora, eta itsas mailatik 159,2 metro gorago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo ia udalerri osoa Oriaren arroan dago. Oria da, gainera, Beasaingo ibairik urtsuena eta herrigunea zeharkatzen duena. Udalerriaren zatitxo bat, ipar mendebaldean, Urolaren arroakoa da. Hauek dira Oria ibaira isurtzen diren ibai, erreka eta errekatxoak: Eztanda, Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz, Mariarats, Ezkierdierreka, Arkabe, Pasazabal, Zagaitzerreka eta Agauntza. Urola ibaira, berriz, beste hauek isurtzen dira: Ibaieder, Errekaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka, Sustatxoerreka eta Eulaerreka.

Beasaingo punturik altuena Murumendiko gailurra da (867 m), euskal mitologian Mariren bizilekua; baxuena, berriz, Oria ibaiaren ibilgua, Ordiziara igarotzen den tokian. Udalerri menditsua da, hegoaldean dituen Oria eta Eztanda ibaien aldameneko lur lau emankorrak izan ezik. Hona hemen mendi garaienak: Murumendi, Usurbe, Pagokabar, Zormendi, Mallutz, Urresparatz, Murutxiki, Portamosegi, Txoritegi, Atxabal, Ekuneta eta Zarate.

Beasaindik hegoaldera begiratuta, Aizkorriko eta Aralarko mendilerroak ageri dira.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlojuaren orratzen noranzkoan:

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinbenta auzoa.

Beasainek hamabi auzo ditu:

Auzoa Biztanleak
(2004)
Altamira 15
Antzizar 4
Aratz-Matxinbenta 31
Arriaran 68
Astigarreta 13
Beasaingo herrigunea 12.032
Beasainmendi 87
Garin 24
Gudugarreta 38
Loinatz 91
Salbatore 30
Ugartemendi 9

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo Igartza jauregia.

Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Beasainen: Murumendi eta Matxinbentan trikuharriak daude. Erdi Aroan, XIII. mendean, Igartzako eta Arriarango leinuak ziren nagusi herrian; Igartzatarren nagusigoak mende askoan iraungo zuen. Arriarangoaren dorretxea, 1456an eraitsi zuten Gipuzkoako anaiarteek.

1399an, Beasain Ordiziari uztartu zitzaion, gaizkile, bidelapur eta ahaide nagusiengandik defendatzeko. Hala ere, autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.

XV. mendean, Igartzako jaunak Igartzako burdinola eraikiarazi zuen, eta orduz geroztik Beasaingo ekonomiaren ardatza metalgintzaren inguruko industria izan da.[oh 1]

1615ean hiribildu titulua lortu zuen. Orduantxe ere hiribildu bilakatu ziren Astigarreta eta Gudugarretarekin (biak gaur egun Beasaingo auzoak dira) muga arazoak izan zituen XIX. mendearen hasiera arte.

1619an Ataun eta Idiazabalekin elkartu zen, Gipuzkoako Batzarretarako ordezkariaren gastuak murriztearren. 1639an batasunetik irten eta 1644an Ordiziarekin elkartu zen hamar urterako. Batasun horrek aurrekoaren helburu bera zuen: Batzarretara bien artean ordaindutako ordezkari bakarra bidaltzea, alegia. 1682an Zaldibia, Ordizia eta Aramarekin elkartu zen, eta 1710ean Ataun batu zitzaien. 1818an Beasain, Ataun eta Zaldibiak Atazalbeako Batasuna sortu zuten, betiere Gipuzkoako Batzarretarako gastuak murrizteko helburuz. Batasun horrek 1852 arte iraun zuen.

Burdinolek garrantzi handia izan zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik, eta, Industria Iraultza iritsi zenean, hemen eraiki zen Gipuzkoako lehen labe garaia, 1860an. Hor du jatorria gaur egun trengintzan diharduen eta Beasaingo enpresa nagusia den CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) konpainiak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria da udalerriko jarduera nagusia: trengintza (CAF), siderurgia, material elektrikoak, kimikoa, etab.; merkataritza eta zerbitzu-gunea ere bada. Lanean ari den populazioaren erdiak industrian dihardu eta ia beste erdiak zerbitzu-sektorean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo biztanle kopuruak maila berdintsuan iraun zuen hainbat mendez, harik eta, XIX. mendearen bukaerarekin, herria industrializatu zen arte. Geroztik, eta bereziki CAF enpresaren sorrera eta hazkundearekin, immigrazio handia izan zen,[4] batez ere 1970. urteraino.

XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bilakaera hau izan du Beasainek, biztanle kopuruaren aldetik:

Beasaingo biztanleria

Gaur egun, Beasain Gipuzkoako 15. udalerria da, biztanle kopuruaren aldetik.[5] Hona hemen azken urteotako bilakaera:

Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INE[6])
1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008 2010
12.331 12.297 12.134 12.257 12.442 12.682 13.510 13.680

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren egungo osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo udaletxea eta plaza nagusia.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak eskuratu zituen boto gehien, EAJ alderdiari 44 botoko diferentzia aterata. Bilduko Koldo Agirre hautatu zuten alkate, bere taldearen eta Aralarren botoari esker. EAJko zinegotziek bere hautagaiari eman zioten botoa, PSE-EE taldekoek bereari eta Hamaikabat eta PP taldekoak abstenitu egin ziren.

2015eko udal hauteskundeetan EAJk hiru zinegotzi gehiago eskuratu zituen eta Hamaikabat, Aralar eta PP alderdiek, bakoitzak zuen zinegotzi bakarra galdu zuten. Emaitzen ondorioz, EAj taldeko Aitor Aldasoro hautatu zuten alkate.

Beasaingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 17
2.902 (% 49,21)
6 / 17
1.905 (% 31,49)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
6 / 17
1.871 (% 31,73)
6 / 17
1.949 (% 32,22)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 17
917 (% 15,55)
2 / 17
861 (% 14,23)
Hamaikabat
1 / 17
462 (% 7,64)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
207 (% 3,51)
1 / 17
372 (% 6,15)
Aralar**
1 / 17
319 (% 5,27)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
**2015ean Aralar Euskal Herria Bildu koalizioaren barruan aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea
2015- Aitor Aldasoro (EAJ)
2011-2015 Koldo Agirre Mujika (Bildu)
2003-2011 Patxi Plazaola Muguruza (EAJ)
1995-2003 Jon Jauregi Bereziartua (EAJ)
1991-1995 Jose Luis Arriola Trueba (EAJ)
1983-1991 Jose Antonio Imaz Insausti (EAJ)
1979-1983 Juan Lasa Jauregi (EAJ)
Beasaingo geltokiaren irudia, 2000. urtearen ingurukoa; geroztik asko aldatu eta hobetu da geltokiaren aurrealdeko plaza.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Erdi Aroaz geroztik behintzat bide garrantzitsuak igaro dira Beasaindik. Gaur egun, herritik igarotzen dira A-1 autobidea eta Madril-Irun trenbidea. Beasaingo tren geltokia da Goierriko tren geltoki nagusia. Probintzia arteko hainbat autobus lineak ere bidaiariak hartu eta uzteko geldialdia egiten dute Beasainen.[7]

Herri barruko eta inguruko herrietako joan-etorrietarako garraiobide publiko nagusia autobusak dira,[7] eta trena ere erabiltzen da inguruko zenbait herritara joan-etorriak egiteko.[8]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo euskara eta etnografia proiektuan elkarrizketaturiko beasaindarrak, Astigarreta auzoan.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasaingo euskalkia gipuzkeraren aldaera da, eta Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, Beterritik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra Aratz-Matxinbenta da.[9]

Beasaingo Udalak 2005. urtean abiatutako Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.[10]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaren aldetik nolabaiteko balioa duten Beasaingo eraikinen zerrenda osoa hementxe duzu: Beasaingo ondare higiezinaren inbentarioa (2001). Nabarmenenak aipatuko ditugu hemen.

Igartzako eraikin multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren eskuinaldean dituen eraikinak: burdinola, errota, jauregia eta baseliza
Igartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren ezkerraldean duen eraikina: Dolarea

Igartzako jaun-andre boteretsuei lotua, Behe Erdi Arokoak dira aztarnarik zaharrenak. Eraikin hauek ditu osagai:[11]

  • Igartza jauregia: Igartzako jaun-andreen oinetxea. Jauregia XVI. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek, Henrike IV.a Gaztelako erregeak XV. mendean suntsiarazi zien Erdi Aroko dorretxearen gainean.
  • Igartzako zubia: harrizko zubia eraikitzeko agindua eman zuen Alfontso X.a Gaztelakoak 1256. urtean. Igartzari buruzko estreinako aipamena, beraz, zubiarena da; ez da harritzekoa, dorretxea hura zaintzeko eraikiko baitzuten, Erdi Aroan egin ohi zenez. Kokaleku estrategikoa baitzen: hortxe elkartzen ziren Gipuzkoara Lizarratetik eta Leintz-Gatzagatik sartutako bideak, Oria arroko bidea hartzeko. Eta bide horrekin gurutzatzen zen, Igartzan, Nafarroatik Bizkairantz zihoan bidea. Beraz, Nafarroako, Gaztelako eta Frantziako erresumen arteko komunikazioetarako gune garrantzitsua zen. Igartzako zubiaren jabe zen Igartzako jauna, eta 1480. urte arte bidesaria ordaindu behar izan zion zubia igarotzen zuen orok.
  • Igartzako burdinola: lehenengo aldiz XV. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek; geroztik hainbat aldiz suntsitu, berreraiki eta berritu da.
  • Igartzako errota: 1431koa da haren lehendabiziko aipamena.
  • Igartzako gurutzea: hareharrizko gurutzea, bost bat metrokoa. Oinean, metalezko bi plakatan, San Martin Loinazkoak bere idazkariari 1596an diktatu ziona jasotzen duen esaldi hau du (euskaraz eta gaztelaniaz): «Igartzakoa naiz, Tolosatik lau legoatara». Martin Albisu apaizak eman zuen gurutze hori eraikitzeko agindua, 1599an; Beasaingo parrokiako apaiza zen, eta hura eraikitzeko behar adina diru utzi zuen ondaretan.
  • Dolarea: etxe horrek sagardoa egiteko dolarea zuelako du izen hori. Ostatutzat ere erabili zen. Gaur egun, Dolarea izeneko hotela eta jatetxea dago hor.
  • Errementariaren etxea.
  • Baseliza (Belengo Andre Mariaren kapera): jauregiaren aurrealdean dago.

Loinazko Andre Mariaren baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loinazko Andre Mariaren baseliza XVI. menderako eraikia zegoen, eta dirudienez XIII. mendekoa da hango Andre Mariaren zurezko irudi polikromatua.

Letamendi baserria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letamendi baserria XVII. mendekoa da. Beasaingo herrigunearen gaineko muino batean dago, Beasainmendi auzoaren beheko aldean.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina garai hartakoak pulpitu azpiko arkua eta Igartzako jaun-andreen kapera baino ez dira. XVI. eta XVII. mendeetan hainbat berrikuntza lan egin ondoren hartu zuen eraikuntzak ia erabat gaur egungo itxura. 1660an arkupea eraiki zitzaion, eta herriko gune publiko garrantzitsu bilakatu zen. Kanpandorrea XVII. mendekoa da, eta sakristia XVIII. mendekoa. Barnealdean hiru ataleko erretaula dago. Nabe bakarreko eliza da; atzealdean korua eta hainbat gela ditu erantsirik. Gurutze gangak ditu estalkian.

Olaran fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olaran fabrika 1939an eraiki zuten, eta arkitektura arrazionalistaren erakusgarri da. Orduz geroztik larrugintzan aritu zen, harik eta 2009. urtean —nazioarteko krisialdiak jota— enpresa itxi zuten arte.

Beasaindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotegunaren hurrenkeran:

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garai hartan, XV. mendean, lanean zen Igartzaola izeneko burdinola ere, Aratz-Matxinbentan. Igartzako jaun-andreena zen hura ere.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .
  3. «Igartzako multzoa: XIV. mendetik bultzatutako egitasmoa», Igartzako monumentu multzoaren webgunea.
  4. «Biztanleria», Beasaingo Udalaren webgunean.
  5. Iturria: INE, Espainiako Estatistika Erakundea (2008-01-01).
  6. (Gaztelaniaz) Beasaingo biztanle kopuruak, Espainiako Estatistika Erakundearen (INE) webgunean. Eskuratze-data: 2011-07-20.
  7. a b «Garraioa», Beasaingo Udalaren webgunea.
  8. Renfe konpainiaren Donostiako aldiriko trenen ordutegia, Renferen webgunea.
  9. Aintzane Agirrebeña, Itziar Alberdi, Xabier Mendiguren Elizegi eta Asier Sarasua Aranberri: Beasaingo Euskara, Beasaingo Paperak bildumako 15. liburukia (Beasaingo Udala, 2007). Egileek haren iruzkina egin zuten Goierriko Hitzan, 2007-11-08an.
  10. Beasaingo euskara eta etnografia proiektuaren web orria, Ahotsak.com, Euskal Herriko Ahotsak egitasmoaren webgunean.
  11. David Zapirain (Aranzadi Zientzia Elkartea): Igartzako monumentu multzoaren webgunea. Beasaingo Udala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beasain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa