Edukira joan

Beatrice Aboyade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatrice Aboyade
Departamentu-buru

Bizitza
JaiotzaIjebu Ode, 1935eko abuztuaren 24a
Herrialdea Nigeria
Lehen hizkuntzajorubera
Heriotza2023ko martxoaren 3a (87 urte)
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Ibadango Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
katedraduna
Hizkuntzakingelesa
jorubera
nigeriar pidgina
Jarduerak
Jarduerakakademikoa eta liburuzaina
Lantokia(k)Ibadan
Enplegatzailea(k)Ibadango Unibertsitatea
KidetzaNigerian Library Association (en) Itzuli
Association of Women Librarians in Nigeria (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakristautasuna

Beatrice Olabimpe Aboyade (Ijebu Ode, Ogun estatua, 1935eko abuztuaren 24a2023ko martxoaren 3a) nigeriar liburuzaina eta Ibadango Unibertsitateko liburuzaintzako irakaslea izan zen. World Encyclopedia of Library and Information Services liburuaren arabera, Nigeriako liburuzaintzaren aitzindarietako bat izan zen.[1] Irakasle izateaz gain, Ibadango Unibertsitateko eta Ile-Ifeko Unibertsitateko liburutegietan lan egin zuen.[2][3]

Lehen mailako ikasketak Kristoren Elizako eskolan egin zituen, Porogunen, Ijebu Ode herrian.[1] 1948-1951 urteetan, Lagosko Queen's Collegen ikasi zuen, eta 1952-1953 urteetan Edeko Queen's Collegen. 1960an ingeles filologian lizentziatu zen Ibadango Unibertsitatean, eta 1964an, beste titulu batzuk lortu zituen Michigango Unibertsitatean. 1970ean, doktoretza lortu zuen Ibadango Unibertsitatean.[4]

Ez zen berehala liburuzain bihurtu, baina denbora labur bat eman zuen Nigerian Broadcasting Corporationen. 1962an Ibadango Unibertsitateko liburutegian hasi zen lanean liburuzain laguntzaile gisa. Handik gutxira, 1965ean, Ifeko Unibertsitateko katalogatzaile nagusi bilakatu zen. Hiru urte geroago Ibadango Unibertsitatera itzuli zen Irakurle Zerbitzuak zuzentzera. 1972an liburuzaintza irakasten hasi zen unibertsitate horretan.[2] 1978an irakasle katedradun izendatu zuten.[2] Unibertsitateko Liburutegi, Artxibo eta Informazio Ikasketetako saileko buru izan zen.[4] Landa Garapenerako Informazio Sistema (RUDIS) ere zuzendu zuen, eta horri esker, Afrikako landa-eremuetako jendeak informaziorako sarbidea izan dezake.[2]

1961tik 1994ra Ojetunji Aboyade ekonomiako irakaslearekin ezkonduta zegoen.[4][5] Bi seme eta bi alaba izan zituen.[4]

Beatrice Aboyade 2023ko martxoaren 3an hil zen, 87 urte zituela.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Abodunrin, Akintayo. «Aboyade, Africa's first female PhD in English Literature, for burial» Nigerian Tribune 2023-03-26 (kontsulta data: 2025-05-22).
  2. 1 2 3 4 (Ingelesez) Wedgeworth, Robert. (1993). World Encyclopedia of Library and Information Services. Chicago: American Library Association, 1 or. ISBN 9780838906095. (kontsulta data: 2025-05-22).
  3. (Ingelesez) Nigerian Women Annual: Who's Who. Benin City: Gito & Associates (argitaratze data: 1990), 15 or. ISSN 0795-7807..
  4. 1 2 3 4 (Ingelesez) «Aoyade, Prof. (Mrs.) Beatrice Olabimpe» Biographical Legacy and Research Foundation (kontsulta data: 2025-05-22).
  5. (Ingelesez) Olaopa, Tunji. «Tribute: Aboyade and the burden of national progress» Daily Trust 2012-09-09 (kontsulta data: 2025-05-22).
  6. (Ingelesez) Ogbolu, George Oshogwe. «Africa’s First Female Doctor of English Literature Is Dead» Naija News 2023-03-26 (kontsulta data: 2025-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]