Beatriz Galindo
Beatriz Galindo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz Galindo |
Jaiotza | Salamanca, ezezaguna |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Gaztelania ertaina |
Heriotza | Madril, 1535eko Azaroaren 23a ( urte) |
Hobiratze lekua | Q16552545 ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisco Ramírez de Madrid (en) ![]() |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Gaztelania ertaina Renaissance Latin (en) ![]() greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, medikua eta Renaissance humanist (en) ![]() |
Enplegatzailea(k) | Universidad de Salamanca, Instituto de Estudios de la Ciencia y la Tecnología (en) ![]() Elisabet I.a Gaztelakoa |
Izengoitia(k) | la Latina |
Beatriz Galindo, Latina deitua, (Salamanca, Espainia, 1465 – Madril, Espainia, 1534ko azaroaren 23a) idazlea eta humanista izan zen, Elisabet I.a Gaztelakoaren latin eta gramatika irakaslea.
Bizitza [aldatu | aldatu iturburu kodea]
Salamanca hirian jaioa, haren jaiotza datak zalantza batzuk sortzen ditu ikertzaileengan. Batzuk 1465an kokatzen dute, baina beste batzuk 1464an.
Familia noble baten altzoan jaio zen.
Azkarra eta letren zalea zenez, gurasoek erabaki zuten gramatikako klaseak jasoko zituela Salamancako Unibertsitatean. Latinerako gaitasun handiak erakutsi zituen; hamabost urte zituela, latinez irakurri eta testu klasikoak itzuli ez ezik, hitz eta idatzi ere egin zezakeen. Bere ospea Salamancan zabaldu zen lehendabizi, eta geroago erreinu guztian zehar; horrela, Latina ezizena hartu zuen. Greziera ere bazekien, eta Aristoteles gustatzen zitzaion bereziki. 1486an, moja izateko prestatzen ari zela, Elisabet I.a Gaztelakoak deitu zuen.
Ez zituen irakasle lanak bakarrik egin, izan ere, erreginak asko eskertzen baitzituen bere aholkuak. 1491n ezkondu zen Errege-erregina Katolikoen aholkulari Francisco Ramirez de Madridekin. Bi seme izan zituzten, Fernan eta Nuño. 1501ean alargun gelditu zen, eta ondorioz Madrila itzuli zen, Vianako jauregira.
Galindori zor zaio Latina ospitalearen eraikuntza (1499-1507), baita Concepción Francisca eta Concepción Jerónima monasterioena ere.
Olerkiak eta Aristotelesen iruzkinak dira bere obrak. Poesia latinez idazten zuen eta teologia eta medikuntza ikasi zuen.