Edukira joan

Bed and breakfast

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gosaria Bed and Breakfast batean Quebec Cityn, Kanadan

Bed and breakfast edo bere forma laburtuan B&B edo BnB prezio moderatuak eskaintzen dituen hotel-establezimendua da. Ingelesezko esamolde bat da, eta 'ohea eta gosaria' esan nahi du.

B&B kontzeptua Europan sortu zen, baina 1960ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan sartu zen, eta gaur egun mundu osoan da ezaguna. Funtsean, ostatu xumea da, hamar gela baino gutxiago dituen etxe batean, eta zaharberritu edo egokitu egin dute horretarako. Familia giroa eta etxeko giroa ditu ezaugarri, ohikoa baita B&B-ko jabeak etxe berean bizitzea.

Modu merkean bidaiatu eta leku batean denbora gutxi egon nahi duten turistek erabiltzen dute ostatu mota hau.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]