Bedaroa
Bedaroa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ea |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′38″N 2°34′15″W / 43.37722°N 2.57083°W |
Demografia | |
Biztanleria | 117 (2022) |
Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan 140 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
137 | 132 | 139 | 138 | 142 | 139 | 137 | 137 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
- Bartolome Deunaren baseliza.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1918-1919 urteen inguruan, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitako argazkiak dira hauek:
-
Bedaroako eliza, eta inguruko baserriak.
-
San Pedro eliza, eta bertako apaiza.
-
20. mende hasierako Bedaroako baserritarrak.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galdakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bedaroako izena Euskaltzaindiaren webgunean
- (Gaztelaniaz) Bedaroa 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Eako auzoak | ||
---|---|---|