Bedarretako San Migel hilerria (Aretxabaleta)
| Bedarretako San Migel hilerria (Aretxabaleta) | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Aretxabaleta |
| Koordenatuak | 43°02′27″N 2°30′06″W / 43.0408504°N 2.5016342°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XIII. mendea |
Bedarretako San Migel hilerria Aretxabaleta sarreran dagoen hilerria da, aurrez herriko eliza izan zena[1]. Usadioak dioenez eskualdeko aurreneko eliza izan zen[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean eraiki zen gaur egungo Oro auzoaren lurretan[1]. Aretxabaletako lehenengo parrokia izan zen. Herriko bi familia handienen artean sarri liskarrak izaten ziren eta XVI. mendean Arratabe jauregia eta Otalora jauregiaren artean zegoen eremu neutralean eliza berria eraikitzea erabaki zen, Andre Mariaren Jasokundearen eliza izango zena. Bedarretako San Migel eliza eraitsi egin zen, aurrealdeko ataria ezik, eta bertan zegoen kristoren irudia eliza berriko aldarera eraman zen[3][4].
Gaur egun herriko hilerria da.
Artea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko elizaren atari erromanikoa eta kanpai-horma dira mantentzen diren elementu bakarrak. Atariak arkiboltak eta estilo erromanikoko kapitel eta kolomak dituen arku zorrotza du[5].
Kanpai-hormak bi arkibolta eta txanbrana ditu, eta zutabe batek eusten ditu[6]. Arkuetan suge isatsa duten animaliak agertzen dira. Ezkerreko arkuan lerroan kokaturik daude eta batak bestearen isatsari horzka egiten diote. Eskumakoan aldiz bikoteka elkarri begira daude beste bikoteetako animaliekin isatsak elkar korapilatuz[7]. Zutabea ere dekoraturik dago eta mainelean hostoak eta zurtoin ondulatuak ditu. Kapitelean akanto hostoak daude eta giza buru bat ageri da[6].
Mugarri gurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilerritik 100 metro behera eginez, Arrasatetik datorren errepidearen ertzean, Aretxabaletako mugarri gurutzea aurkitzen da. XVI. mendekoa da[7] eta Gipuzkoako Kultur Ondasun izendatua dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hilerrirako sarrera.
-
Kanpai-horma.
-
Kanpai-horma atzealdetik.
-
Hilerriaren kanpoaldea udazkenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Bedarretako Done Mikel tenplua / hilerria (San Miguel). Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Qué ver y dónde dormir en Aretxabaleta, Guipuzcoa» Clubrural.com (kontsulta data: 2021-11-11).
- ↑ r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-12-13). «Andre Mariaren Zeruratze parrokia (Aretxabaleta)» turismoa.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La iglesia parroquial y el Cristo de San Miguel de Bedarreta» El Diario Vasco 2011-04-14 (kontsulta data: 2021-11-11).
- ↑ «Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (kontsulta data: 2021-10-30).
- ↑ a b «ARETXABALETA - Marta Moltó» www.arquivoltas.com (kontsulta data: 2021-10-30).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Aitor. Ventana románica en el cementerio de Aretxabaleta.. (kontsulta data: 2021-10-30).
