Bederatzigarren Sinfoniaren zorigaitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bederatzigarren Sinfoniaren zorigaitz
Jatorria
Ezaugarriak
Bederatzigarren Sinfonia sortu ondoren zabaldu omen zen zoritgaitza.

Bederatzigarren Sinfoniaren zorigaitzaren sineskeria Ludwig van Beethovenen heriotzarekin sortu zen. Horren arabera inoiz ez zen hamargarrena konposatuko zuen egilerik izango. Ideiak ez du inongo oinarririk baina konpositore asko horren beldurpean bizi izan dira eta, sarritan, zorigaitza sahiesteko estrategiak erabili dituzte.[1] Sineskeriaren arabera, Beethoven aparte, musikari hauek hil ziren hamargarrena sortu baino lehen: Franz Schubert, Antonín Dvořák, Anton Bruckner, Gustav Mahler eta Ralph Vaughan Williams. Dena dela, kasu horietan ez dirudi hamargarrena idazterakoan hil zirenik, kasu guztietan, Beethovenenean izan ezik, datua ez baitago batere garbi.[2]

Sineskeriaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnold Schoenberg kritikariaren arabera sineskeria Mahlerrekin jaio zen: Honek esan omen zuen "Ematen du bederatzigarrena muga dela. Inork ez daki handik haratago zer gertatuko den. (...) Bederatzigarrena idatzi dutenak beste bizitzatik gertuago zeuden, antza". Izan ere, ideiaren benetako sortzailea Mahlerren emaztea omen zen, Alma Mahler, eta honek konpositorea fobiaz kutsatu zuen.[2]

Hamar baino gehiago egin zituztenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena dela asko izan dira hamar sinfonia baino gehiago sortu dituzten musikariek. Hona hemen batzuk:

Antza, Mozarten, 68 sinfonia, eta Haydnen, 106 sinfonia, kasuak ez dira egokiak aipatzeko zeren Beethoven baino lehen hil baitziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]