Begi-hondo
Itxura
| Begi-hondo | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Honen parte | begia posterior segment of eyeball (en) |
| Identifikadoreak | |
| MeSH | A09.371.729.313 |
| Terminologia anatomikoa | |
Begi-hondoa begiaren atzeko eta barneko zatia da, pupilan zehar oftalmoskopioaren bidez kanpotik azter daitekeena.[1] Medikuntzan egiten den miaketa bati begi-hondoa ere esaten diogu, berez, begi-niniaren bidez begiaren atzeko eta barruko zatia bistaratzeko. Egiteko hainbat modu daude, erabiliena oftalmoskopio izeneko tresna optiko baten bidez da. Prozedura horri esker, begi-globoaren barne-egitura desberdinak ikus daitezke: makula, erretina eta ikuspapila, besteak beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Oftalmologia Hiztegia] [2018]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |