Begoña (auzoa)

Koordenatuak: 43°15′31″N 2°54′50″W / 43.25861°N 2.91389°W / 43.25861; -2.91389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña
 Euskal Herria
Begoñako basilika ondoko parketik ikusia.
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBegoña
Administrazioa
Posta kodea
Auzotarrabegoñatar
Geografia
Koordenatuak43°15′31″N 2°54′50″W / 43.25861°N 2.91389°W / 43.25861; -2.91389
Azalera0,20 km²
Garaiera65
Demografia
Dentsitatea28.595 bizt/km²

Begoña Bilboko auzoa da, laugarren barrutian kokatuta dago, Begoñako barrutian alegia.

Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Begoñako basilika eta Dolaretxe esaterako. Zumalakarregi etorbideak bitan banatzen du auzoa, ekialdean Begoñalde taldea, eta mendebaldean Pedro Cortes Taldea aurkitzen direlarik.

Auzoak 5.719 biztanle zituen 2006an eta 19,56 hektareako azalera.

1925ra arte Bizkaiko udalerria izan zen orduko Begoñako Errepublikan 2020ko hiru barruti hauek sartzen ziren: Uribarriko barrutia, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutia eta oraingo Begoñako barrutia. Beraz, Begoña auzo hau, Begoñako barrutian dago eta hau Begoñako Errepublikako zati bat zen 1924an.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikel Unzueta[1] eta Fernando Fernández Palacios[2] arkeologoek, 2003an plazaratutako lan batean, egungo "Begoña" "Vecunia" toponimotik etor daitekeela defendatzen zuten.[3] Izen hori Loiu inguruan zegoen harritzar batean jasota zegoen. Ez dago garbi Vecunia horren mugak non zeuden baina, antza, Loiuraino ailegatzen zen.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pedro Cortes Taldea
  • Lezamako trenbide Zaharra
  • Zumalakarregi etorbidea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. «Unzueta Portilla, Miguel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Fernando Fernández Palacios» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2020-05-03).
  3. UNZUETA, MIGUEL eta FERNÁNDEZ, FERNANDO, 2003. Vecunienses hoc munierunt. Complutum, 2013,24 (1) lib.: 131-150 or.