Begoña (izena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Begoña
Begoñako Andre Maria
Begoñako Andre Maria
Datuak
Sexua Emakumezkoa
Jatorria Euskalduna
Izenaren eguna Urriaren 11
Artikulu hau izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Begoña».

Begoña euskarazko emakumezko izena da.[1]

Begoñako Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da. Jaieguna urriaren 11n bada ere, Bizkaian abuztuaren 14ko gauean Begoñara oinez joateko ohitura handia dago. Inoiz 'egon bedi oinetan' (bego oina) itzuli izan dute, herri etimologia honek inolako funtsik ez duen arren.[2]

Begoña izeneko pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Yáñez Solana, Manuel (1995) El gran libro de los Nombres Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2 .
  2. Euskaltzaindiaren izendegiak: Begoña

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]