Begoña Lasagabaster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Begoña Lasagabaster
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 24a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 23a - 2004ko urtarrilaren 20a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 22a - 2000ko urtarrilaren 18a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Irun1962ko irailaren 22a (57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Begoña Lasagabaster Olazabal (Irun, 1962ko irailaren 22a) abokatu eta politikari abertzalea da. 1996tik Espainiako Diputatuen Kongresuan Eusko Alkartasunako ordezkaria da.

Salamancako unibertsitatean zuzenbidea eta Brujasko (Flandria, Belgika) Europako kolegioan Goi Ikasketa Europarrak ikasi zituen. Elkarte zuzenbidean, zuzenbide zibilean eta nazioarteko zuzenbide pribatuan aditua da besteak beste.

1987 eta 1991 bitartean Karlos Garaikoetxearen idazkari izan zen, hau Europako Legebiltzarreko diputatu zen artean.

Bere alderdiaren baitan ere Batzorde Nazionaleko kide da. Zehazki nazioarteko harremanen arduraduna da exekutiba horretan.