Begoña Guillen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Guillen

Bizitza
JaiotzaAmurrio1963ko ekainaren 22a (60 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

photobat.org, begoguillen.com, flickr.com… eta 500px.com…
Facebook: BegoGuillenMontero Edit the value on Wikidata

Begoña Guillen Montero (Amurrio, Araba, 1963ko ekainaren 22a) argazkilaria da. 2022an Bilboko Udalak antolatutako hilerrien lehenengo argazki lehiaketa irabazi zuen Itxaropenik eza lanarekin.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoña Guillenek administrazio eta finantza ikasketak egin zituen. 2001eko apirilean Egiptora egindako bidaiak, ordea, inflexio puntua ezarri zuen bere argazkigintzarako zaletasunean. Reflex kamera analogiko batekin hasitako bideak, beranduago, digitalari ireki zion atea, beti ere, era autodidakta batean. Bidaia hartan, inguratzen zuen guztiak argazkien bidez era artistikoago batez erakusteko nahia piztu zion. Geroztik, osagarri nagusia ura duen guztiak erakarri du: itsasoa, ibaiak, aintzirak, …lehorrekoa izanagatik… kostaldearekin erakarpen berezia sentitzen du.

Argazkigintzak, bere bizitzan berebiziko garrantzia duela adierazten du Begoñak.

Argazki makina eskuartean izateak bidaiatzea suposatzen du, baita naturan murgiltzea eta, uraz, argiaz, eguzkiaz, olatuen mugimenduaz, zarataz, isiltasunaz, aireaz, unearen edertasunaz gozatzea, eta nola ez… bakardadeaz, eta pasatutako esperientziak geroago partekatzea ere.

Hilerrietan argazkiak ateratzea ere gogoko du. Bidaiatzen duenean ere bisitatzen ditu hilerriak. 2022an Bilboko Udalak antolatutako hilerrien argazki lehiaketa irabazi zuen Itxaropenik eza lanarekin: begiak itxita, gora begira dagoen harrizko eskultura baten bustoa ageri da, eta aurpegiera are atsekabetuagoa ematen diote hezetasunek.[1]

Bilboko Photobat argazkilaritza elkarteko presidentea ere bada Guillen Montero.[2][3]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015ean Kresala erakusketa Gasteizko Mila Agirre galerian.
  • 2016an Amurrion eta Agurainen Artearen haziak erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Araba Euskaraz egitarauaren barruan.[4]
  • Photobat taldearekin, Eibarren, Artziniegan eta Bilbon erakusketa kolektiboak egin ditu.
  • 2022an Photobat-ekin apiriletik ekainera, Bilboko expodistriton erakusketa kolektiboa.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022an Bilboko Udalak antolatutako hilerrien lehenengo argazki lehiaketa irabazi zuen Itxaropenik eza lanarekin: begiak itxita.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Aristondo, Amaia Igartua. ««Hilerrietako bakearekin eta isiltasunarekin gozatzen dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  2. «Fotografías con alma» El Correo 2019-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  3. Carta de nuestra Presidenta | photobat.org. (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  4. «“Artearen Hazia” es la exposición colectiva de arte organizada por Aresketa Ikastola del 18 de abril al 4 de mayo en La Casona | HAUXE DA AMURRIO» www.hauxeda.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  5. «“Desesperanza”, de Begoña Guillén Montero, gana el I Concurso de fotografía del Cementerio de Bilbao» Bilbao Zerbitzuak 2022-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]