Behaketa (hezkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Errealitatetik informazioa jasotzea ahalbidetzen duen ebaluaziorako tresna da behaketa. Hainbat autorentzat, baliabide nagusia da behaketa egunerokoan gertatzen dena modu fidagarrian jasotzeko .[1][2]

FUNTZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behaketak aukera ematen du hezkuntza prozesua hobeto ulertzeko eta ondoren esku-hartzeko. Hainbat autoren arabera, ikerketa ekintzan oinarritzen den hezkuntza paradigman, behaketa da  oinarrizko lanabesa hezkuntzan aritzen diren profesionalentzat. Hori dela eta, gomendatzen dute behaketa teknikak erabiltzen trebatzea.   [3]

Behaketa eraginkorra izateko, lan taldean zer behatuko den definitzea eta nola egingo den adostea ezinbestekoa da. Zer behatu? Nola behatu? galderei erantzuteko behaketa tresnak sortuko dira.

Behaketa tresnak, egoera anitzetan erabil daitezke: Guraso-bileretan; espazio, denbora, eta materialen  erabilpena aztertzean; bidelagunaren eskuhartzean, edo haurren berezko jokabideen seinaleak interpretatzean…

DATUAK BILTZEKO TRESNAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira, behaketaren bitartez datuak biltzeko tresna nagusiak:

   Testuinguru zehatzak behatzeko tresna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntzako testuinguru zehatzak behatzeko, bidelagun taldeak sortzen duen tresna da.  Haurra, bidelaguna, edo/eta hezkuntza prozesuei buruzko datuak jasotzeko erabiltzen da tresna hori. Adibidez: psikomotrizitate saioa behatzeko tresna, esperimentazio tailerra behatzeko tresna, ahozkotasuna behatzeko tresna…  

  Argazkiak eta bideo grabazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika audiobisualak  behaketa tresna oso baliagarria dira. Bidelagunari  aukera ematen dio distantzia fisikoa zein emozionala hartzeko behatzen ari den pertsona horretatik.

    Autobehaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidelagunak bere burua behatzeko erabiltzen duen tresna da. Ohikoena eta erabilgarriena bideo eta audio grabazioak dira. Testuinguru zehatzak behatzeko tresnak bezala, jasotako datuak  lantaldean adostutako bidelagunaren definizioaren arabera interpretatuko dira.

   Egunerokoa [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gertatutakoaren gaineko oharrak, hausnarketak, interpretazioak, hipotesiak eta azalpenak biltzeko teknika da. Ideiak garbiago izaten laguntzen du, idaztean zehaztasuna eta argitasuna eskatzen duen ariketa delako. Gainera, behin baino gehiagotan irakurtzeko aukera eskaintzen du eta hau oso positiboa eta esanguratsua da, egindako esku-hartzeen inguruan gehiago hausnartzeko. Erabilgarria da haurra zein bidelaguna behatzeko. Porlánek (2008)

    Ohar anekdotikoak[4]  [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak ezohikoa den zerbait egiten duenean jasotzen dira. Hezitzailen arteko harremanen gertaerak ere jaso daitezke ohar anekdotikoan bertan. Ohar hauek data eta izenarekin jasotzen dira. Ohar anekdotikoak osagarriak dira behaketa prozesuan.

    Neurketa eskalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai konplexuak, galdera bakar batekin neurtu ezin direnak,  jasotzeko tresnak dira. Adibidez, Bidelagunarekiko haurrak duen segurtasun maila (Hazitegik sortutako eskala)[5], bidelagunaren sentikortasuna neurtzeko tresna (NCKO sensytivy scale)[5], haurraren ongizate emozionala neurtzeko tresna (Escala de Leuven)[5] …  (tresnen argazkia)

         LABURPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburbilduz,  ikerketa ekintzan oinarritzen den hezkuntza paradigman, BEHAKETA ezinbesteko tresna da . Ahalegina eskatzen dio bidelagunari, bere inplikazioa areagotzeko, haurrekiko sentikortasun maila igotzeko eta autokontzientzia pizteko. Guzti hori ematen bada, esku-hartzearen kalitatea hobetuko da eta horrekin batera hezkuntza.


Erreferentziak

  1. LATORRE, A. (2003) La investigación acción: conocer y cambiar la práctica educativa. Barcelona . Graó.
  2. McKERNAN, J.(2007) Curriculum and imagination. Process Theory, Pedagogy and Action Research. Londres. Routledge.
  3. Basedas et al.,1984;Cayuso eta Delfis, 2000; Dubiel,2016; Paniagua eta Palacios, 2005; Pascal eta Bertram, 20016b
  4. a b PORLAN, R. (2008). El diario de clase y el análisis de la práctica. Averroes. Red temática educativa de Andalucía
  5. a b c BARANDIARAN, A.; ARREGI, I.;IÑURRATEGI, N.; LARREA, I.; MARTINEZ, A.; SARALEGI, E. (2020). La evaluación en educación infantil. Barcelona. Graó