Beheko listu nukleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beheko listu nukleo
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineznucleus salivatorius inferior
TAA14.1.04.255
FMA72601
Terminologia anatomikoa
Beheko listu nukleoa nerbio glosofaringeoaren errai nukleo eragile orokorra da, parotida guruinaren sekrezioa eragiten duena.

Beheko listu nukleoa entzefalo enborreko zubi atalean aurkitzen den neuronen multzoa da, zehazki erraboilarekin muga egiten duen gunean aurkitzen dena. Nerbio glosofaringeoaren edo IX. bikote kranealaren errai nukleo eragile orokorra da, eragin parasinpatikoa duena parotida guruinean.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubiaren atal dortsalean aurkitzen den zelua neuronalen multzoa da, erraboil zubitarako ildoan zehazki. Kaudalki kokatzen da goiko listu nukleoarekiko eta bago nerbioaren bizkar nukleoaren goiko atalaren gainean.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko listu guruineko zuntz parasinpatikoek parotida guruina estimulatuz, basodilatazioa eta listuaren jariapena bultzatzen dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz preganglionarrak beheko listu nukleoan hasten dira eta medialki eta lateralki abiatzen dira erraboil oliba eta beheko garuntxo pedunkuluaren artean nerbio glosofaringeoaren gainerako zuntzekin batera. Errai zuntz eragilea IX. bikote kranialaren gainerako osagaiekin elkartzen da foramen jugularrean sartzeko. Foramen jugularraren barnean bi gongoil glosofaringeo aurkitzen dira. Zuntz eragile motorra bi gongoil hauetatik igarotzen da baina bertan sinpasia egin barik eta beheko gongoiletik ateratzen da nerbio glosofaringeoaren zuntz sentsorialekin batera, nerbio tinpanikoarekin besteak beste. Foramen jugularra utzi baino lehen, nerbio tinpanikoa hezur tenporalaren atal petrosoan sartzen da. Bertan egonda barrunbe tinpanikora abiatzen da bertan plexu bat osatuz. Errai zuntz eragileak plexu honetatik pasatu eta harekin bat egiten du, nerbio petroso txikia bilakatuz. Nerbio petroso txikiak atzera egiten du hezur tenporalean zehar erdiko fosa kranialean ateratzeko. Ondoren, nerbio petroso txikia foramen obalera abiatzen da, horrela kraniotik ateraz nerbio trigeminoaren hirugarren adarrarekin batera. Azkenik, aurreko zulo urratutik igarotzen da eta nerbio petroso txikiak sinpasia gongoil otikoan egiten du, foramen obalaren beheko aldean kokatzen dena. Zuntz postganglionarrek nerbio aurikulotenporalaren ibilbidean laguntzen dute, parotida guruina estimulatzeko asmoz.

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko listu nukleoa (horia) goiko listu nukleoaren (urdina) azpian.[1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kiernan, John A. (2005). Barr's The Human Nervous System: An Anatomical Viewpoint. Lippincott Williams & Wilkins. p. 150. ISBN 0-7817-5154-3