Behemoth
Behemoth (hebreeraz: בְּהֵמוֹת, bəhēmōṯ) Joben Liburuan agertzen den Bibliako izaki mitologikoa da, Jaungoikoak Hasierako kreazioaren narratiban sortutako kaos-munstro primigenioa. Leviatan munstroarekin parekatuta dago, eta juduen tradizioaren arabera justuentzako elikadura eskainiko dute amaierako-denboran[1]. Metaforikoki, entitate oso boteretsu eta handi bat izendatzeko erabiltzen da. Elizen Arteko Bibliaren itzulpenean hipopotamo gisa agertzen da[2].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behemoth hebrear hitza behemah (בהמה) hitzaren plurala bezala idazten da, pizti esan nahi duena; itzulpen gisa, pizti handi eman ohi da. Hala ere, baliteke pꜣ jḥ mw hitzetik eratortzea[3], uretako idia edo hipopotamoa, hebrear herri-etimologian behemah gisa aldatuko litzatekeena[4]. Hala ere, esaldi hori ez da agertzen egiptoeran[5].
Bibliako deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joben Liburuko 40. kapituluan Behemoth aipatzen da Jainkoaren hitzaldi batean, Jainkoak sortutako izaki primigenio eta hain ahaltsua, Jainkoak bakarrik garai dezakeena Jb 40:14-24:
« | 15 «Begira hipopotamoari. Neuk egina da zu bezalaxe. Belarra jaten du idiak bezala. 16 Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan! 17 Tente du isatsa, zedroa bezala, artekaturik ditu hanketako tendoiak; 18 hezurrek, brontzea bezain gogor, burdinazko hagak dirudite. 19 Nire maisulana da; neuk bakarrik, bere egileak, menpera lezake ezpataz. 20 Mendiek ematen diote janaria, beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek. 21 Lotoaren azpian etzaten da, aintzirako kanabera artean ezkutatzen. 22 Lotoaren gerizpean babesten da, errekako sahatsek inguratzen dute. 23 Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen, nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da. 24 Nork aurrean jarri eta helduko dio? Nork eutsi eta sudurra zulatuko? | » |
Behemothen pasartea Leviatan itsas munstroarekin elkartzen da (krokodilo gisa agertzen dena Elizen Arteko Bibliaren liburuan[6]), bi izaki mitikoak, Job bezalako gizakiek kontrolatu ezin zezaketen indar handiz osatuak, baina biak jainkotiar maskoten estatusera murriztuak.
Piztia hauek Apokalipsia 13an agertzen dira, Jainkoaren aurka borrokatzen saiatzen direnean eta Jainkoak bakarrik hil ditzakeenean (Ap 19:19-20), bi piztiak oso indartsuak dira, errebelatuak eta naturaz menderaezinak. Ap 13:11-12, "Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.. 12. Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du bere zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Oxford guide to people & places of the Bible. Oxford University Press 2001 ISBN 0-19-514641-7. PMC 45439956. (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
- ↑ Jb 40:15
- ↑
- ↑ (Ingelesez) «Home : Oxford English Dictionary» www.oed.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
- ↑ «Thesaurus Linguae Aegyptiae - Login» aaew2.bbaw.de (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
- ↑ Jb 40:25